Euskal kulturaz eta eguneroko gauzezgogoeta egiteko tartea hartuko dute Urretxun, bihar arratsaldean.Miriam Luki kazetariak eta Concceta Proobanza margolariak gidatukodute saio berezi hori.
Lukik ekainean Billabonako Mintzolanaurkeztu zuen Euslandia: unibertso txiki baterako galderak izenekoliburuari tiraka antolatu dute emanaldia. Ez da liburu aurkezpenbatizango. 19:00etan hasiko dute, Urretxuko udaletxeko aretoan. Liburuaeuskal kulturaren transmisioaren gaitik abiatu du Lukik, baina ez dahorretara mugatzen. Eguneroko gaiez gogoeta egiteko bideakproposatzen ditu bertan, horretarak beste autore batzuk ere baliatuz.Emanaldiak ere, euskal kulturaz eta honen transmisioaz haratago,eguneroko gauzez gogoeta egiteko tartea eskainiko du. Musikazjantziko dute saioa, eta Lukik hitzez eta Probantzak margoez haritukodute. Aretoa bera ere emanaldira egokituko dute, atseginagoa izandadin. Lukik dioenez, ”gogoetak, eta musika entzuten egoteko unebat” eskainiko dute bihar Urretxun.
”Eguneroko bizitzan, krisi une batean,eta ez ekonomikoan, sentitzeko eta pentsatzeko gune bat izango da, gugauden tokitik, Euskal Herritik abiatuta”. Kazetariak dioenez,”liburuan gehienbat galderak planteatzen dira, galderek bide berriakirekitzen dituzte, galdera berriak”. Hainbat pentsalarik diotefilosofia galderak egiteko diszplina dela, eta poesia erantzutekoa.Emanaldi honetan poesia izango da nagusi”.
Euslandia: unibertso txiki baterako galderak liburua herriko liburudendetaneros daiteke.