Orain aste batzuk hasi zituzten Labeagakalean, ur hoditeria berritzeko lanak. Lan horiekin batera, zenbaitzebrabide altxatzeko baliatu dituzte obrak. Kalean zehar zeudenzenbait koska kendu, eta horien ordez, zebrabideak altxatu dituzte,ibilgailuak mantsoago joan daitezen derrigortzeko.
Espaloietan hasi zituzten lanakhasieran, eta egun hauetan errepidean bertan, zebrabide berriei formaeman diete. Batzuei marra zuriak ere margotu dizkiete.
Lan hauek tarteko, errepidearen errailbat itxita dago lanak hasi zirenetik. Labeaga kaleko 30 eta 74zenbakien artean, hain zuzen. Lanak amaitzeko datarik ez dutezehaztu, baina udaltzaingotik gidariei pazientziaz jokatzeko eta ahalduten neurrian beste bide batzuk erabiltzeko eskaera luzatu diete.Denbora tarte honetan, trafikoa irekita dagoen erraietik bideratzenari dira.
Ur mozketa astelehenean
Lan hauek direla eta, Urretxuko udalekoHirigintza, Obra eta Zerbitzuen departamentutik jakitera emandutenez, ura moztuko dute datorren astelehenean. Ur-hornidurarenhodia aldatuko dute orduan, eta hortik ur mozketak. Jakinarazidutenez, mozketa hauek herri osoari eragingo diote, Pagoeta auzoa,Aparizio auzoa, Mugitegi Industrialdea, Ipeñarrieta eta Labeaga41-43-45-49-51-66-70-72-74 zenbakiei izan ezik. Ura astelehenean22:00etan hasi eta astearte goizeko 6:00ak bitartean egongo damoztuta.
Ikusi bideoa jarraian:
Argazkiak eta bideoa: zebrabide berria egitekolanetan murgilduta, Labeaga kalean
Egilea: Gotzon Aranburu