Ostiralean egin zen hamaseigarrenurtez, gaztetxoei zuzendutako sukaldaritza lehiaketa. Bi herrietakoikastetxeetako 3. eta 4. DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa da,Urretxuko eta Zumarragako udalek sustatuta.
Lau lagunez osatutako hamasei taldekhartu zuten parte ostiraleko lehiaketan, eta guztiek errusiarentsalada egin behar izan zuten. Behin lanak amaituta, epaimahaiakbere erabakiaren berri eman zuen. Errusiar entsalada onena, Jose MariIparragirre institutuko Miriam Diez, Garazi Araña, SilviaRequejo eta Vanesa Tonevak osatutako taldearena izan zen.
Bigarren egin zuten, Edurne Rodrigo,Miriam Gorostidi, Idoia Uribesalgo eta Iraitz Elgarrestak ostautakotaldeak. Azkenik, hirugarren gelditu ziren Urretxu-ZumarragakoIkastolako Miren Agirrezabal, Andoni Marinez, Leire Gómez etaJon Etxezarreta. Epaimahaia, Jon Altolagirre, Patxi Mendizabal, PedroAranburu, Luis Mocoroa, Usua Busca, Arantxa González eta JuanManuel Garmendiak osatu zuten.
Talde guztiek ordu eta erdi izan zutenerrusiar entsalada prestatzeko, Urretxuko Ederrena pilotalekuan.Talde irabazleak 470 euro irabazi zituen, bigarrenak 320 euro etahirugarrenak 200 euro. Lehiaketak iraun bitartean, merienda izanzuten parte hartzaile guztiek. Lehiakide bakoitzari gainera, 10 euroeman zitzaizkion dieta moduan.
Ikusi bideoa jarraian:
Iturria: DV
Argazkia eta bideoa: gaztetxoak buru-belarri errusiar entsalada prestatzen, Ederrena pilotalekuan
Egilea: Gotzon Aranburu