Ametsa egi bilakatu du
zuen denon ahaleginak,
alkate naizen aldetik pozez
betetzen nau zuen grinak,
pilotaleku berri eder bat
estreinatu du Aginak,
modu hoberik ba ote dago
ospatzeko San Martinak?
Aro berri bat ireki zaigu
guztiontzat da ezagun,
askatasuna, itxaropena,
dira herriko ondasun,
frontoi hau izan da betidanik
zuen denon eskakizun,
anaikidetza ta pakearen
ikur bihurtu dezagun.
Mikel Serrano Aperribai