Bihotzeko gaitzak geroz eta maizago gertatzen dira pertsona gazteen artean.
Lehen helduagoenak uste genituen gaixotasunak gero eta gazteagoak direnetan sarriagoak direla ikusi da, eta ikerketa askoren ondoren egungo bizimodu eta hain hedatua dagoen droga ezberdinen kontsumoarekin zer ikusi handia duela jakin da. Hala nola, estresa, tabakoa, alkohola eta kokaina dira eragile nagusiak, baina besteen artean kokainaren kontsumoa da 20-40 urte tarteko pertsonen bereizgarri nagusia eta emakumezko gazteetan bihotzeko gaitzen intzidentzia handitu duen arrazoietako bat (hilerokoa duten bitartean estrogenoengatik berezko babesa dutenak). Kokainak bihotzeko arteriak estutzen ditu, era berean tentsioa igo eta bihotzaren frekuentzia azkartzen du eta honek guztiak aurrekaririk gabeko gazte osasuntsuetan bihotzeko infartu akutua edo eta bat-bateko heriotza eragin ditzake.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide