En tierra de nadie-ren zuzendaria bere sorterrira itzuli da, Bosniara. Eta Jugoslaviako gerraren inguruko ikasgaian sakontzera dator.
Cirkus Columbia 1991n kokatzen da, gerra hasi aurreko egunetan. Urte luzeetan Alemanian izan ostean jaioterrira bueltatuko da Divko, Mercedes handi batean, poltsikoak txanponez beteta eta neska gazte erakargarri baten eskutik. Herrialdea zatitzear zegoela utzi zituen emaztearekin eta semearekin topo egingo du. Lehenengoa alde batera utzi nahiko du, baina bigarrena berreskuratu. Traizioak, erruak eta barkamenak osatutako hirukia oinarri hartuta, eszenaratze soileko filma dakar Tanovicek, gidoian indarrak batu eta pertsonaien garapena lehertzear den gerraren isla bezala erakutsiz. Hilaren 25ean Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide