Fermin Goenaga zumarragarrak ostalaritza munduan lan egin du urte askotan. Ezkiotarra tabernan hasi zen eta ondoren Suitzan, Frantzian eta Italian lan egin zuen.
Handik itzuli zenean Zelai Arizti taberna hartu zuen. Berit izenekoaz ere arduratu zen eta bera izan zen Zelaikoa tabernako lehen nagusia. Sendabelarren eta likoreen munduak oso gustuko ditu eta Luis Romero lagunarekin batera onddo-likorea egin du. Perretxikoekin edaria egiten lehenak direla uste dute eta oso gustura daude izandako harreraz.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Ostalaria. 13 urterekin Ezkiotarran hasi nintzen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Poteatzea eta lagunentzat gutiziak prestatzea. Bestalde, sendabelarren mundua oso gustukoa dut.
Bizitzeko toki bat?
Italia. Gaztaroa han eman nuen eta oso gustuko dut. Semeagatik ez balitz hara joango nintzateke.
Gustuko likorea?
Benedictine. Leireko upategi pribatuan izan nintzen Fray Germanekin eta Espainiako erregearen ondoren sinatu nuen bisita liburuan.
Gustuko perretxikoa?
Onddoa.
Gustuko konbinatua?
Havana rona limoizko Kasarekin. Juan Carlos Irizar piano-jolearen eskutik hasi nintzen rona edaten.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Garrantzitsuena izaera da.
Egindako azken oparia?
Onddo batzuk Ezkiotarra taberna eraman zuen Consuelori. Emakume bikaina da. Sekulako sentikortasuna du eta berak irakatsi zidan lanbidea.
Eta jasotakoa?
Consuelok berak emandako musua.
Data bat?
Urriaren 14a. Egun horretan jaio eta hil zen nire aita. Oso gaizki pasatu nuen hil zenean.
Mutil eta neska izen bana?
Ander, semearena, eta Lourdes, arrebarena.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Lehen DV bakarrik irakurtzen nuen eta duela urtebete ingurutik hona Noticias de Gipuzkoa ere bai. Orain langabezian nago eta egunkari gehiago irakurtzeko astia dut, baina kiroletakoak ez ditut irakurtzen.
Gustuko telebista saioa?
Telebista oso gutxi ikusten dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Reality show direlakoak eta bihotzekoak ezin ditut jasan.
Pelikula bat?
Gehien txunditu nauena Papillon da. 1974an ikusi nuen, frantsesez, eta benetan txunditu ninduen lehen filma izan zen.
Liburu bat?
Maurice Messegueren sendabelarren liburua. Landareen historia kontatzen du. Nik antzerako zer edo zer egiten nuen Segura Irratian izan nuen irratsaioan.
Soinu bat?
Haizearena udazkenean, hostoak botatzen dituenean.
Usain bat?
Belar moztu berriarena asko gustatzen zait.
Janari bat?
Tagliatelle bologniar erara.
Ura ala…
Ardoa. Aukeran, Marchese di Barolo.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.