Alderdi Popularrak gehiengo osozirabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak; Euskal Herrianeta Goierrin, ordea, oso bestelakoak izan dira emaitzak. Goierrin36.636 lagunek eman zuten atzo botoa, eta Amaiur koalizioa izan dababesik handiena jaso duena. Eskualde osoan, 14.824 boto jaso ditu;bigarren alderdirik bozkatuena EAJ izan da, 9.269 botorekin; haienatzetik gelditu dira PSE-EE (6.817), PP (3.247) eta IU-Ezker Anitza(1.026).
Herriz herriko emaitzak ikusita ere,Amaiur koalizioak irabazi du Goierriko 22 herrietatik 21etan; tarteandaude Beasain, Ordizia, Lazkao, Urretxu eta Legazpi. Zumarragahistorikoki PSE-EEren alde agertu izan da azken hauteskunde deialdiguztietan, eta sozialistek, alde gutxiagorekin bada ere, oraindikmantentzen dute beraien nagusitasuna.
Abstentzioaren aldeko hautua egindutenak berriz, 16.621 goierritar izan dira. Zumarragan esaterako,%32koa izan da abstentzioa; Zaldibian berriz, %22,7koa.
Egilea: Gotzon Aranburu