Aurten bertan Orhi eta Txinkoki mendiakigo ditu. Ez gailurrean eta ez bidean ez du bera beteranoagorikaurkitu.
Non jaio zinen?
Beasainen jaio nintzen. Aitaktrenbidean lan egiten zuen eta Altsasun ginela istripu bat izan zuen.Hil egin zen. Ama Legazpikoa zen eta Zumarragara etorri zenbizitzera. 6-7 urterekin Madrilera bidali ninduen ikastera. Handik biurtera etorri nintzen, gerra hasi zenean. 1938an, berriz, Malagarajoan nintzen ikastera. 1941 arte bertan izan nintzen. Garai hartangosez amorratzen geunden, lanean hasi behar izan nintzen eta ezinizan nuen gehiago ikasi. Lau anaia-arreba bizi gara, baina sei izanginen: bost arreba eta ni. Beste bat jaio berritan hil zen. Gazteenanaiz.
Ama larri ibiliko zen denak aurreraateratzeko.
Hala da. Pentsio txiki bat besterik ezzuen eta lan asko egin behar izan zuen. Nik 14 urterekin utzi nionikasteari. Gráficas Legazpi inprentan hasi nintzen lanean etahan ikasi nuen ofizioa. Nire inprenta jarri nahi nuen, baina amagaixo jarri zen: ez zidaten soldadutzara bidali ama zaindu nezan,baina bost urte eman nituen airean. Ama hilko balitz soldadutzarajoan beharra nuen. Ondoren inprenta jartzeko asmoari ekin nion, bainaemaztegaiaren aita garraiolaria zen eta berarekin aritzeko eskatuzidan. Izan ere, bi alaba bakarrik zituen eta bestea etxean zegoen.Erretiratu arte garraiolari lan egin nuen Transporten Zeppelinen.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa? Ondomoldatu al zinen Madrilen eta Malagan?
7 urterekin urtebete eman nuen amaikusi gabe, beste 300 mutikorekin. Harrezkero beharko ikasi!Madrilera itzuli naiz, baina Malagara ez. Falangistek Andaluziakoprozesio guztietara bidaltzen gintuzten. Andaluzia osoa ezagutu nuen.Torremolinos eta Marbella Urretxu bezalakoak zirenean ezagutu nituen.Emaztea Andaluzian egon izan da, baina ni ez naiz joan eta ez naizjoango.
Andaluzian ez, baina kamioiarekinmakina bat herritan izango zinen.
Zumarraga eta Irun bitartean lan egindut. Paketeak eramaten. Lehen 20 urteetan etxetik 8.00etan irtetenginen eta 1.00ak pasatxo itzultzen ginen. 1956an ezkondu nintzen eta1970 arte ez nuen oporrik izan. 14 urte eman nituen oporrik gabe.Garai hartan oso garraiolari gutxi ginen eta bost tona eramatekoprestatuta zeuden kamioietan zortzi edo bederatzi tona eramatengenituen. Errepide haietan… Buenoooo…
Gustura ibili al zinen lanean?
Gustukoa inprentakoa nuen, baina tira.Garraiolari hasi nintzenean ez nekien batere ez. Gauzak asko aldatudira ordutik. Egun, Donostia ez dut ezagutu ere egiten. Galdu egitennaiz. Donostiako kale asko ahaztu egin ditut. Nahita. Realarenpartidak ikustera bakarrik joaten naiz.
Egun garraiolari txikien bizimoduazailagoa da.
Garai hartan txiki pilo bat ginen:herri bakoitzak berea zuen.
Nolatan hasi zinen mendian?
Ezkondu aurretik pixka bat ibiltzennin-tzen, baina garai hartan ez zen irteerarik antolatzen. SanMigelera, Aizkorrira… joaten ginen. 1967a arte Zumarragako azokaigandetan izan zen eta lan egitea tokatzen zitzaigun. Ondoren,Peciña, Linazasoro eta Bernardinorekin igande goizetan mendirajoaten hasi nintzen. Lehen hiru milakoa 43 urterekin igo nuen etaazkena 70ekin. Dena den, Jainkoari eskerrak, oraindik ondo nabil. Udahonetan Orhin eta Txindokin izan naiz. Belokira ia egunero joatennaiz.
Txindokin ez zenuen zure adineko inoraurkituko…
Inor ere ez. Jainkorari eskerrak gaurarte mendi horietan ibiltzeko gai naiz. Bihar ez dakit gai izangonaizen. Duela gutxi istripua izan nuen Goiko Txabolan. Goiko bidebatean tipo bat ikusi nuen bizikletan eta, hari begira ari nintzela,erori egin nintzen. Pistan bertan, e! Sekulako kolpea hartu nuen.Mendian kontu handiarekin ibili behar da beti. Gauza polita da, bainanire errespetua du. Niretzat mendia asko izan da. Euskal Herrianbertan sekulako parajeak daude. Espainian ere nahiko ibili naiz.Alpeetan, berriz, birritan bakarrik izan naiz. Pirinioetan eta Picosde Europan, ordea, dena ezagutzen dut. Orain hemen inguruan ibiltzennaiz: Beloki, Irimo… Aizkorrira ere asko joaten naiz. Ahal dudanbitartean jarraitu egingo dut.
Zein da ezagutu duzun parajerikederrena?
Urbia zoragarria da, baina EuskalHerrian paraje ikusgarri asko daude: itsas ondokoak, barnealdekoak…Dena den, Urbia da nire kuttuna. Urtero joaten naiz bertara astebetepasatzera. Ceciña, Gotzon Linazasoro, Bernardino Urtzelai etaRamon Etxanizekin joaten nintzen. Emazteak asteburuan joaten ziren.Orain gazteekin joaten naiz. Iñaki Zabalarekin, Usabiagarekin,Unanuerekin, Primorekin… ibiltzen naiz asko.
Mendizaletasuna asko aldatu dela usteal duzu?
Erabat aldatu da. Gu Pirinioetarasoinean generamanarekin joaten ginen. Frantsesak soka eta guztijoaten ziren eta barre egiten genien ezjakintasunak eraginda. Oraingogazteak gu baino hobeto prestatuta joaten dira. Bestalde, lehen menditaldeek bi autobus betetzen zituzten eta orain bakar bat ere ez dabetetzen. Gazteek nahiago dute euren autoan joan. Lehen denokelkarrekin ibil-tzen ginen. Goierrikoekin eta Ostadarrekoekin joatenginen.
Mendian momentu on asko pasakozenituen.
Txarrak ere bai, baina horiek ahaztuegiten dira. Mendian kalean ez dagoen elkartasuna ikusten da. Niktxikiteoarekin konparatzen dut askotan. Txikiteoa ere oso ona daharremanak sortzeko, baina edatea kaltegarria da. Ea jendea ibiltzeraanimatzen den. Ahal izanez gero taldeekin. Bakarrik joatea ez da ona,nahiz eta ni askotan joaten naizen. Telefono mugikorra gauza ona da,baina toki askotan ez dago koberturarik.
Orain lehen baino jende gehiagoibiltzen al da mendian?
Hori uste dut, baina asko korrikanibiltzen dira eta mendia ez da horrela ibiltzeko. Osasuna ere ez.Askok hemendik 20 urtera hezur guztiak izorratuta izango dituzte. Nikizorratuta ditut eta beti oinez ibili naiz! Baina okerrena 84 urteditudala da. Horrek ez du konponbiderik.
Baina 84 urterekin halako sasoia izateapozik egoteko modukoa da!
Hala da. Iñaki nire aurretikjoaten da eta “bultzadatxoa eman hor atzeko aitonari” esatekoohitura du. Egia esan, nire adineko gehienak zaharren etxean daudedagoeneko. Orain arte zorte handia izan dut. Garrantzitsuena osasuna,dirua eta maitasuna zirela esan zuena ez zen oker ibili. Bainafuntsezkoena osasuna da eta jendeak ez du zaintzen. Gazte jendeakparranda handiegiak egiten ditu. Aurrera egin behar da, ordea.Denetan: lanean, politikan… Txikiteo apur bat egitea ondo dago,baina tabernan egotea gauza eskasa da. Mendira joateaz gain emaztearienkarguak egitea, semeei laguntzea eta Ostadarren lan egiteagustatzen zait. Mugitu egin behar da. Gauzak berez etorriko dira.
Mendiren bat igo ez izanaren penarekingelditu al zara?
Ez. Hemengo, Espainiako etaPirinioetako ia denak ezagutzen ditut. Santi Usabiagarekin zortziurte eman nituen larunbatero mendi ezberdin batera joaten. Beraigandetan ere joaten zen eta Euskal Herriko guztiak eginda dauzka.Orain sailkatu gabe daudenak egiten ari da.
Realaren partidak ikustera joatenzarela esan duzu.
Reala bakarrik gustatzen zait.Bartzelonaren partidak ikusten aspertu egiten naiz. Robotak balirabezala jokatzen dute. Hori ez da futbola. Futbolak kolpeak eta kaleakere behar ditu.
Lehen anaia-arreben artean gazteenazarela eta hiru arreba dituzula esan duzu. Genetika onekoak zarete.
Hala esaten dute. Arreba batek 91 urteditu, bigarrenak 90 eta hirugarrenak 87. Genetika ona izateaz gaineskolan ohitura onak hartu nituen. Albaitari izan nahi nuen, bainagerrak pikutara bidali zituen gure asmoak.