Euskararen egoera du hizpide Koldo Izagirrek lan honetan. Hizkuntza aberatsa erabili du lan hau egiteko; landua oso.
Formatua ere bitxia da, saiakera honetarako poltsikorako liburuena erabili baitu. Izenburuari erreparatuz gero, hildako hizkuntza baten aurrean gaudela dirudien arren, ez da hala. Euskara egun dagoen egoerara zerk ekarri duen aztertu du idazleak: garai batean erabilitako zigorrak eta gaur egun aplikatzen diren legezko tranpak aztertu ditu. Dena dela, ez da salaketa hutsean geratzen den lana. Koldok egoera horretatik ateratzeko ideiak ere proposatzen dizkio irakurleari. Haren esanetan euskara da euskaldunok daukagun eremu bakarra eta hiltzen bada ez da heriotza naturala izango, hainbat eragileren ondorio izango da.
Xabi Lasa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide