Bihar, hilak 22, Santa Zezilia egunada, musikarien zaindaria. Horren harira, herrietako musika eskoletakokideak eta musika bandak kalera ateratzen ari dira egunotan, haienzaindariari gorazarre egin eta kaleak musika doinuz alaitzeko.Larunbatean Urretxuren eta Zumarragaren txanda izan zen, biherrietako musika bandak kalez kale ibili baitziren giroa jartzen.
Kalera ateratzen lehenak UrretxukoIparragirre-Balerdi musika bandako kideak izan ziren. Lizeokolokaletik abiatu ziren 11:00etan, eta Labeaga kalean gora eta beheraibili ziren. Zumarragako musika bandakoek, berriz, 12:00etan zutenhitzordua Euskadi plazan. Azoka eguna izanik, plaza inguruan jendeasko zebilen, eta bildutakoentzat lehen pieza jo eta gero, kalejiranabiatu ziren Zumarragako kaleetan barrena.
Arratsaldean elkarrekin
Goizean banda bakoitza bere aldetikibili bazen ere, arratsaldean, 18:30ak aldera, elkarrekin egin zutenkalejira Urretxu eta Zumarragako musika bandak, eta 19:30ean,Areizaga-Kalebarren plazan musika talde guztiek emanaldia egin zuten.Horretaz gainera, Antxiñako Ama txistulari taldeak, mezaantolatu zuen hildako taldekideen alde. Meza, Antioko baselizan izanzen larunbat arratsaldean.
Biharko ere, egitarau oparoa dagoprestatuta. 17:30ean, Secundino Esnaola musika eskolako ikasleakUrretxuko eta Zumarragako kaleak zeharkatuko dituzte. 19:30ean,Antzinako Ama txistulari taldeak kalejira egingo du Zumarragan, etaLizarriturri txistulari taldeak, aldiz Urretxun.
Egilea: Goierriko Hitza