Adituek eta lurtarrek gutxitan bat egiten dute, baina kasu honetan ia ezinezkoa zen adostasunari trabak jartzea. Waitsen Real gone inoiz egin den diskorik onenetakoa da. Erokeria eder bat.
Sortzaile ipurterrea da estatubatuarra, eta orain dela zazpi urte, bere ibilbide luze eta oparoan aurrenekoz, pianoan eseri gabe grabatzea erabaki zuen. Harrituta begiratu zioten, baina bazekien, bai, zertan zebilen. Izan ere, diskoa entzun ondoren zur eta lur jarraitu zuten aho bete hortz zeudenek. Hain dira erakargarriak eta iradokitzaileak diskoa honetako abestien doinuak… Halere, hasteko, eta ia beti bezala, Waitsen beraren ahotsak harrapatzen zaitu. Imitaezina. Nola da posible gisa horretara abestea… Nondik ateratzen ote du indarra… Waitsek bere azken lana atera berri du eta: Bad as me.Igor Susaeta