Osabari bidali nion SOS-ak arrakasta itzela izan du. Nitaz gupida izan du eta itzuli egin da erretirotik. Berea da gomendioa.
Ongi etorri berriro frikien artera osaba! Intelek, PCentzako ekoizle handienak badaki zer behar dugun: portatil arin bat, potentzia handikoa, arranke bizkorrekoa, diseinu erakargarria duena, autonomia handia… eta prezio ona. Ultrabook izena du horrek eta 2012 amaieran salduko diren ordenagailuen %40a hauetakoak izango direla aurreikusi dute. Ivy Bridge prozesagailu berriaz hornituak (Standy Bridgeak baina txikiagoak, kontsumo gutxiagorekin eta errendimendu handiagoarekin), sistema 10 segundotan abiarazten dute. Tapa ireki-tzen dugunerako korreoa automatikoki jaisten digu. Segurtasun gailuak ditu, lapurreten aurkakoa kasu. Appleren Macbook Air-arekin lehiatzera dator produktu hau, eta 1.000 eurotik beherako prezioan salduko dute. Ea kontuak irteten zaizkien…
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide