Urola Garaia MankomunitatekoBerdintasun sailak martxan dituen ekimenen berri eman dute gaur,ordezkari politikoek prentsaurrekoan. Proiektu horietako askozergatik dauden gazteei zuzenduta azaldu du Lourdes Ugarte Legazpikozinegotziak datuen bidez, iaz jarritako salaketen %36a 30 urtezazpiko emakumeek jarritakoak dira, «eta arazoa ez doagutxira».
Ugarterekin batera, Oihane ZabaletaMankomunitateko lehendakaria, Jon Altolagirre Urretxuko eta BegoñaPereira Zumarragako zinegotzia izan ziren. Zabaletak Aurora Iturriotzaurkeztu du, Mankomunitateko berdintasun teknikari berria.
Zabaletak, sarrera moduan esan du«emakumeen kontrako indarkeriaren gaian, kopuruak bainoharatago, gure gizartean maila askotako indarkeria gordetzen dituztenegiturak errotuta» daudela. Indarkeria matxistaren kontrakoeguna ostiaralean izanda ere, «egunero egin beharreko borroka»dela erantsi du Urretxuko alkate eta Mankomunitateko lehendakariak.
Arazoak sakonekoak izanda, hartubeharreko neurriak eta gauzatu beharreko politikak ere, «sakonekoakizan behar» direla. Beldur Barik izeneko kanpaina daMankomunitatean ernamuina izan zuen proposamenetako bat.
EAE mailako kanpaina honek LegazpikoMatraka taldearen abesti batetik hartu zuen izena. EAEko erakundeenbabesarekin, gaiari edozein sormenezko euskarrian heltzen dion lanikonena saritzen dute. Urola Garaiatik lau lan bidali dituztelehiaketara. Berauek ezagutu eta bozka emateko aukera duzue Mankomunitateko berdintasun sailaren web orrian.
Mankomunitatera lehiaketa ekarri duteIlinti eta Bi-Tartean merkatari elkarteek emandako babesa dela medio.Irabazleen sariak handitu dituzte -bertako dendetan erosteko bonuakizango dira- eta denden bitartez zabaldu dituzte kanpainaren nondiknorakoak. Gazteei zuzendutako kanpaina hau Mankomunitateko eskolatanere zabaldu dute, 3. eta 4. DBHko ikasleen artean, hain zuzen.
Prentsaurrekoan, Urola GaraiaMankomunitateak sortutako Jabekuntza Eskolaren barruan egiten aridiren ekintzen berri ere eman dute. Autodefentsa ikastaroa etaerrespetuzko maitasuna eraikitzearen inguruko tailerra dituztemartxan. Tailer gehiago dituzte Mankomunitateko Jabekuntza Eskolan.
Ostiralean, Emakumeenganakoindarkeriaren kontrako egunean, elkarretaratze bi egingo dituzte:Urretxuko eta Zumarraga Areizaga-Kalebarren plazan eta LegazpikoEuskal Herrian, 19:00etan.
Argazkia: Mankomunitateko etaeskualdeko udaletako ordezkariak gaur goizeko ekitaldian