Aurreko astean Eraldatzenek antolatutako IX. Foroaren inguruko lehenengo hitzaldia egin bazutenere, gaurtik hasi eta abenduaren 1era arte, ekintzek jarraipenaizango dute.
Erick Pescador sexologoa eta psikologoada hitzaldi eta tailer gehienetako gidaria. Gaurkoa, 19:00etan izangoda Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean eta hizkuntzaren inguruanehunduko du. Hizkuntza sinbolikoak emakumeen kontrako indarkeriandaukan eraginean sakonduko du Pescadorrek. Saioak tailer-hitzaldimoduan planteatuta daude.
Bihar, gurasoei zuzendutako hitzaldiaegongo da, toki berdinean eta ordu berdinean. Orain artean ohikoakizan ez diren familien osaketak sortzen dituen erronkataz arituko da.Legazpin, goizean batxillergoko ikasleekin egongo da, hizkuntzasinbolikoaren gaiaren haria berriz hartzeko. Eguneroko irudi jarioandagoen diskriminazio sinbolikoaz arituko da, marrazki bizidunetan,adibidez. Iruditeri horren eraldaketan gizonezkoek bete dezaketenpaperaz hitz egingo du Erick Pescadorrek.
Etzi da Emakumeenganako indarkeriarenkontrako Nazioarteko eguna, eta Pescadorrek hizkuntza sinbolikoarihelduko dio berriz, 10:00etan, Zelai Arizti aretoan gaztetxoeizuzenduko dien saioan. Goizean zehar indarkeriaren kontrako sinadurakbilduko dituzte Areizaga-Kalebarrenen eta, 19:00etan erakundeekdeitutako elkarretaratzera batuko dira.
Larunbatean egingo dute Berdintasunariburuzko IX. Foroa, Zelai Arizti Kultur Etxean, 9:30tik 13:30ra.Aurten, gizonezkoen rola aztertuko dute. Berdintasunaren bidean,emakumezkoek eta gizonezkoek egindakoari erreparatuko diote, etaelkarrekin egiteko daukatenari. Horretarako, gizonezkoek osatatutakotaldeekin egingo dute topaketa. Foroan, emakumeen kontrakoindarkeriaren aurka egiteko daukatenaz ere arituko dira Eraldatzenelkarteko kideak eta gonbidatu dituztenak.
Berdintasun Foroaren inguruanantolatutako azken ekintzak hilaren 30ean izango dira. CarmenGonzalez abokatu argentinarrak Jabekuntza Eskola hizpide izango du,indarkeriaren prebentziorako baliabide gisa. Tailerra Legazpin izangoda.
Abenduaren 1ean, memoria historikoarenberreskuratzean emakumeen rola azaltzeko, Argentinako kasuari heldukodio, Carmen Gonzalezek Urretxuko Kultur Etxean, 19:15ean.
Argazkia: Eraldatzeneko kideak etaudaletako ordezkariak pasa den astean egin zuten aurkezpenean
Egilea:Goierriko Hitza