Gaur, 19:00etan Harremanetan tratu onakhitzaldi-tertulia egingo dute Urretxuko kultur etxean. OlatzBerastegi sexualitate hezitzaileak eskainiko du, euskaraz. Hainjustu, Olatz Berastegi, Harremanak elkarteko kidea da eta pasa denastean Goierriko Hitzarekin hitz egin zuen elkarteaz, etasexualitateaz.
Olatz Berastegik sexualitatea lantzendu ikastetxeetan, ikasleekin. Harremanak elkarteak aholkularitzapresentzial zerbitzua eskaintzen du hilero Gazte Bidean lokalean.
Zein lan egiten duzueeskoletan?
Pertsonaren izate sexutua zer den azaltzen dugu. Guregorputzen ezagutza, neska eta mutil bezala nola bizi garen, izatekoera ezberdinak… azaltzen ditugu. Izate sexutua gure biografianeraikitzen da, prozesu bat da, bakarkakoa, errepikaezina. Neskak,mutilak, pertsonak ezberdinak garen heinean, elkarrekin egoteakaberasten gaitu; elkar ulertzea, komunikazioa… Euretaz, eurengorpuzaz, sentimenduetaz eta euren arteko harremanaz hitz egitendugu. Euskarriak ere ematen dizkiegu, harreman horietan harremankonszienteak eta osasuntsuak eraikitzeko. Alde positibotik begiratzensaiatzen gara. Ez gara oinarritzen gaixotasunetan eta arazoetan.
Gazteek zein duda galdetzendizkizuete?
Harreman sexualen inguruan, maitasunari buruz,ligatzeko kontuez, beldurrez, sexualitatearen inguruko mitoez…galdetzen digute.
Esan ohi da egungo gazteak bizkorragoakdatozela….
Hori garai guztietan esan den gauza bat da. Ez dutuste orain desberdina denik. Informazio gehiago edo iturri gehiagobadira, bai, baina gero informazio hori barneratzen asmatu behardute.
Lan hau egiten hasi zinetenetik zeinaldaketa ikusi dituzue gazteengan edo hauek bikoteaz dutenikuspegian?
Kontestua aldatu da, mugitzen garen testuingurua.Kontestuak mugikorragoak dira. Informazio kantitatea aldatzen ari da,Kontzientzia indibidualak ere bikote harremanen osaketa aldatzen du.Kontestuak aldatu arren, atzean pertsonok jarraitzen dugu, bizitzeneta ikasten ari garenak. Ona da norbere buruari begiratzea, bainaizaki sozialak garenaz jabetu behar gara, eta besteekin bizitzeak,askotan amore zuk eman behar duzula esan nahi du. Hori agian, baialdatu da.
Eta homosexualitatea ikusteko modua?ari al da aldatzen?
Nik bai uste dut aldatzen ari dela. Legeabatetik, eta bestetik, gehiago bistaratzen den errealitate bat da.Noski, oraindik ere badagoela egitekorik, barneratuagoa dugu ereduheterosexuala, baina bai uste dut, aldaketa bat badagoela.Arartekoaren ikerketa baten berri eman zuten, eta datuak nahikotxarrak ziren, oraindik ere homofobia asko zegoela zioten. Bainagero, kolaboratzen dudan irratsaio batera hiru seme alaba dituenlesbiana batek deitu zuen, eurek bizitza normaltasunez daramatelaesanez. Salto kualitatibo horiekin ere gelditzen naiz. Oraindikdesberdin ikusten duguna kosta egiten zaigu, baina badoa pixkanaka.
Gazte Bidean lokalean ere hilerokolanketa bat abiarazi duzue…
Hilabeteko hirugarren ostiraleansexualitateko aholkularitza presentziala egiten dugu. Bertan,gainera, hilabetero sexualitatearekin lotutako gai ezberdinakjorratzen dira: estereotipoak, harreman sexualak, gorputzarenezagutza, neska- mutil izateko aukera ezberdinak…
Zer da sexualitatea?
Giza izatesexutuak hiru elementu ditu: sexua, sexualitatea eta erotika. Sexua,garena, sexututako ezaugarriak dituen estruktura organikoa da;sexualitateak norbere bizipenak eta bizitzeko era hartzen ditu etaerotika, azkenik, naizen hau nola adierazten dudan izango litzateke,eta ze harreman mota eraikitzen ditugun.
Egilea: Goierriko Hitza