Orain dela bi aste, aurrekanporaketafasea jokatu zen eta fase horretan 52 taldek hartu zuten parte(guztira 156 gaztetxok). Aurrekanporaketa fase horretatik, 12 taldekegin zuten aurrera eta asteburu honetan jokatuko diren finalerdietanparte hartuko dute 36 gaztetxo horiek, abenduaren 8an jokatuko denfinalerako txartela baten bila (finalean 4 taldeko hartuko duteparte).
Horrela, asteburu honetan, larunbateaneta igandean jokatuko dira finalerdiak. Labeaga aretoan izango dira,17:30etan hasita. Egun bakoitzean sei taldek hartuko dute parte,horrela banatuta:
Larunbatean:
- Triku: Maddi Agirrebengoa Tapia, Pello Biain Peña eta Marta Ibarzabal Fincias
- Pitufinak: Malena Asensio Estalayo, Maider Arcelus Galarraga eta Begoña Gorraiz Egurrola
- Urrezko Giputxiak: Alexander Maestre Perez, Iban Etxeberria Moreno eta Daniel Requejo Rodriguez
- Alakaixo: Alaitz Arratibel Pildain, Nerea Murillo Telleria eta Ane Pastrian Mendiola
- Txiripitiflautiak: Nerea Iturbe Mujika, Maialen Miguelez Nogales eta Lucia Albisua Garcia
- Sorginak: Helene Andola, Ane Larrea eta Ainara Gutierrez
Igandean:
- Klonk 149: Miren Arratibel Salaberria, Elene Alberdi Ballina eta Uxue Ezpeleta Telleria
- Azkarrak: Iker Martinez, Julen Igartza eta Oier Etxeberria
- Berritsuak: Itsaso Larrañaga, Naroa Iriberri eta Irene Egea
- Basapiztiak: Luzia Lopez Murillo, Maria Mutiloa Labajos eta Lucia Mateos Garcia
- Euskaditarrak 2: Alaitz Bereziartu Perez, Aimar Murillo Primo eta Martin Sagastibeltza Igartua
- Futbolzale Amorratuak: Hodei Gorostizu-Orkaiztegi Sanchez, Unai Bikuña Anduaga eta Alex Gonzalez Duque
Egun bakoitzeko bina taldek lortukodute aurrera egitea. Hortaz, asteburu honetako galbahea igarotzenduten 4 taldek jokatuko dute abenduaren 8ko finala. Egun horretan,gainera, aurtengo Mingainluze lehiaketan parte hartu duten gaztetxoguztiek elkarrekin meriendatzeko aukera izango dute saioarenamaieran, egitasmoari amaiera emango dion festa batean.
Aurrekanporaketetan Erantzuna emandaeta Tribuaren berbak ariketak egin zituzten lehiakideek, eta baitaImintzioka ariketa ere berdinketak hausteko. Oraingoan, berriz, probagehiago egin beharko dituzte aurreko horiez gain, besteak beste,Potokumeak, Esamesak, Eroglifikoak, Anabasa edo Gurpila bezalakoak.
Egilea: Gorka Azkarate