Zer egin dezake zakur batek? MarkelLopezi Antxoa bere zakurrak, galtzerdiak kentzen dizkio. Lopezen azala tximeletarena bezainhauskorra da, epidermolisis builosa izeneko gaixotasun arraroa daukajaio zenetik, orain 11 urte. Gaur, Urretxuko udaletxeko aretonagusian, Bocalan fundazioak Antxoa zakurra ofizialki eman dio.Antxoak egunerokoan lagunduko dio haurrari, horretarako hezitutadago.
Bocalan gobernuz kanpoko erakundea da,eta nazioartean lan egiten du. Bocalanen jardunaren muinean zakurrakdaude. Teo Mariscal erakundeko zuzendaria da, “animalia bateklagundu dezakeen eremuetan lan egiten dugu”. Laguntza etaterapiaren alorrak dira, batik bat. Adibideak eman ditu Mariscalek.Chilen epaitegian deklaratu behar duten haurrekin lanean ari dira,“zakurrek une horietako tentsioak arintzen dituzte”. Umeakzakurra ondoan dauka prozesua hasi eta bukatzen den arte. “Emaitzakzoragarriak dira”.
Kolonbian sexu-abusuak jasan dituztenhaurrekin egiten dute lan; bi milatik gora haur. “Zakurrek umeeipsikologoekiko hurbiltasuna lortzen laguntzen diete”.
Bocalanen jardueraren beste eremuaautismoa da. “Haur autisten zenbait portaera baretzen dituztezakurrek, gelditu ere. Lo egiten laguntzen diete, autistek ez baituteoso ondo lo egiten”.
Antxoa zakurra eman eta gero, MikelLopezek dio zakurrak erortzen zaizkion gauzak jasotzen dizkiola,galtzerdiak kendu, ateak zabaldu, argiak itzali… Saioa Arrizabalagada Markelen ama, “ematen digun laguntza guztiaz gain, zakurrakbeste maila batean ematen diguna dago. Markelen gurpil-aulkiarenaurrean geratzen denak zakurragatik galdetzen du orain, lehenhaurrari begira gelditzen zen”.
Ikusi bideoa jarraian:
Argazkiak eta bideoa: Markel Lopez eta Antxo beretxakurra, gaur eguerdiko ekitaldian
Egilea: Gotzon Aranburu