Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Danis Tanovic
- Gidoilariak: Danis Tanovic eta Ivica Dikic, azken honen izen bereko liburuan oinarrituta
- Aktoreak: Miki Manojlovic, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin, Milan Strljic
- Herrialdea: Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Eslobenia, Bosnia eta Herzegobina eta Serbia
- Iraupena: 113 minutu
- Urtea: 2010
Filmari buruz
”No man´s Land” filmarenzuzendaria bere sorterrira bueltatu da, Bosniara. Ondo baino hobetoezagutzen ditu hango lurrak eta jendea, hango alaitasuna etamiseriak. Eta Jugoslaviako gerraren inguruko ikasgaian sakontzeradator. Cirkus Columbia 1991n kokatzen da, gerra hasi aurrekoegunetan. Urte luzetan Alemanian izan ostean, jaioterrira bueltatukoda Divko, Mercedes handi batean, poltsikoak txanponez beteta etaneska gazte erakargarri baten eskutik.
Herrialdea zatitzear dagoela,abandonatuta utzi zituen emaztearekin eta semearekin topo egingo du.Lehenengoa alde batera utzi nahiko du, baina bigarrena berreskuratu.Traizioak, kulpak eta barkamenak osatutako hirukia oinarri hartuta,eszenaratze soileko filma dakar Tanovicek, gidoian indarrak batu etapertsonaien garapena, lehertzear dagoen gerraren isla bezalaerakutsiz. Protagonistaren rola Miki Manojlovicek jokatzen du, hainzuzen ere, Kusturicarekin eta Paskaljevicekin sarritan lan egin duenaktoreak.
Donostiako Zinemaldian iaz aurkeztuzuten filma, Zabaltegi Perlak sailean. Bitxikeri bezala esan hasieranaipatzen den ”No man´s Land” filma izan zela zineklubaren aroberri honetan duela 9 urte eskaini zen lehen filma.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak21ek antolatutako XX. ziklokoegitaraua osorik ikusteko, egin klik hemen.