Azaroak 25, emakumeek jasaten dituztentratu txarren aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, makina batdira Euskal Herri osoan, eta baita, Urretxun eta Zumarragan ere,antolatuta dauden ekintzak.
Eraldatzen emakumeen elkarteanantolatuta esaterako, hitzaldia izan da 10:00etan. Gazteen artekoharremanak, eta tratu txarra ekiditzeko sinbologia lantzeko baliatudu gaur goizeko hitzaldia gazteekin, Eric Pescador psikologoak.Ondoren, 11:00etatik 13:00etara informazio mahaia jarri duteAreizaga-Kalebarren plazan. Indarkeriaren aurkako mezuak etasinadurak bildu dituzte bertan.
Areizaga-Kalebarren plazan bertanizango da eguneko bigarren ekimen garrantzitsuena: emakumeen aurkakobiolentziaren kontrako elkarretaratzea. Ekimen hau eskualdeko udalekdeituta egingo da eta herritar guztiak daude bertan parte hartzeragonbidatuta. 19:00etan egin dute hitzordua eta Urretxuko etaZumarragako udalez gainera, ezkio-Itsasoko Udalak ere dei egin dieherritarrei ekimen honetan parte hartu dezaten.
IX. Berdintasun Foroa, bihar
Gainera, gaurko egunaren bueltanantolatutako ekintzak asteburuan eta datozen egunetan ere izango dutejarraipena. Bihar egingo dute esaterako, Berdintasunari buruzko IX.Foroa, Zelai Arizti Kultur Etxean, 9:30tik 13:30ra. Aurten,gizonezkoen rola aztertuko dute. Berdintasunaren bidean, emakumezkoek eta gizonezkoekegindakoari erreparatuko diote, eta elkarrekin egiteko daukatenari.Horretarako, gizonezkoek osatatutako taldeekin egingo dute topaketa.Foroan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko daukatenaz erearituko dira Eraldatzen elkarteko kideak eta gonbidatu dituztenak.
Berdintasun Foroaren inguruanantolatutako azken ekintzak hilaren 30ean izango dira. CarmenGonzalez abokatu argentinarrak Jabekuntza Eskola hizpide izango du,indarkeriaren prebentziorako baliabide gisa. Tailerra Legazpin izangoda.
Abenduaren 1ean, memoria historikoarenberreskuratzean emakumeen rola azaltzeko, Argentinako kasuari heldukodio, Carmen Gonzalezek Urretxuko Kultur Etxean, 19:15ean.
Egilea: Goierriko Hitza