Zelai Musik izeneko egitasmoarenbarruko kontzertua izango da, Zelai Arizti kultur etxeko aretoan. Napoka Iria taldeak kontzertuaeskainiko du bihar, Zelai Arizti kultur etxean, 20:30ean, doan.Kontzertua Zelai Musik egitasmoaren barruan kokatzen da. Kulturetxearen erabilerak zabaldu asmoz, udalak aurten martxan jarri duenjarduera da. Kalitate handiko musikariak ekarri eta kultur etxeaformato txikiko kontzertuak eskaintzeko gune bihurtu dute. Entzulegogaztea gerturatu nahi dute kontzertuetara, biharkoa laugarrenemanaldia izango da. Lau programatu dituzte aurtengoan, egitasmoakjarraipenik izango duen edo ez, bukaeran erabakiko dute. Egitasmoa Zumarragako Udalak bultzatu du, Xpresionk taldearen eskutik.
Napoka Hiria ”Lehertarazi edifizioak”
Jendaurrean grabatutako lan berriakalean du azkenean Napoka Iriak. 2005eko izen bereko maketa eta2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik ateratako kantubilduma da “Lehertarazi edifizioak”(Bonberenea, 2011).
Urtarrileko asteburu batean, grabaketaestudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu etabi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsioeskainiz.
Horietako hamar piezek osatzen dutebilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohikodantzekin. Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, etaakaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioanbertan egindako bi inprobisazio eta ukelelea eta kalimbaz jotakokantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute.
Bi egunetako emanaldiak oso-osorikgrabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu dira, aukeraketa egineta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetantxukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinuarenardura.
Zuzenean kontzertu mordoa eman duentaldea delako, ale honek izaera hori berori gorde zezan nahi izan duNapoka Iriak. Oholtza gainean ikusiko dituzue hori.