Markel Lopez, urretxuarrak,epidermolisis bullosa gaixotasuna du. Gure herrietan jada, ezagunegin den gaixotasuna da, tximeleta azala izenez ere ezagutzen dena,eta gaixotasun arraro bezala izendatuta dagoena. Bere gaixotasunatarteko, Markelek, bizitza normal bat egiteko zailtasunak ditu.Mugikortasun arazoak ditu eta gorputzeko atal gehienak bendaz lotutaeramaten ditu, zauriak babesteko.
Hain justu, Markel bezalako pertsoneilaguntzeko asmoz jaio zen Bocalan elkartea. Mugikortasun arazok edogutxitasun fisikoak dituzten, edo baztertze bidean dauden pertsoneilaguntzeko helburuarekin sortu zen, hain justu. Animaliekin terapiaegitea du oinarri, eta konpainiako animalien bitartez, pertsona hauenbizi kalitatea hobetu eta autonomia areagotu nahi da.
Markelek, Antxoa, Retriever baserritartxakurra du lagun orain hilabete batzuetatik hona. Antxoa Bocalanelkartearen eskutik jaso du Markelek. Elkarte honek mundu mailanegiten du lan, baina berriki sortu da Bocalan Biak Bat elkarteaEuskal Herrian. Elkarte honek ”ematen” duen lehen txakurra daMarkelen Antxoa.
Hori dela eta, gaur 12:00etantxakurraren entrega ofiziala egingo du Bocalanek. Gainera, elkarteariburuzko informazioa eta egiten duten lana zertan datzan azaldukodute. Ekitaldia, Urretxuko udaletxean egingo da, eta nahi duenguztiarentzat irekita dago.
Egilea: Gotzon Aranburu