Amaitu da Ostadarren XXVIII. MendiAstea. Ekitaldi ugari egon dira, irteerak, ikus-entzunezkoenemanaldiak eta argazki lehiaketa. Azken hau da seguruenik, ikusmiragehien sortzen duen ekitaldia. Eta ez da gutxiagorako. Aurten, izanere, mundu guztiko 384 egilek aurkeztu dituzte euren argazkiaklehiaketara. Guztira 1.211 lan, horietatik 16, Urretxu etaZumarragakoak izan dira.
Sariak aurten, Iruña, Tenerife,Logroño eta Bergarara joan dira. Hiru sailetan egin dute saribanaketa: munduko paisaiak, Euskal Herriko paisaiak eta XabierOrmazabal saria deiturikoetan. Honela gelditu da sailkapen orokorra,kategoriaka:
1.- Tre cime di Lavaredo. Iñigo Cia da Riva (Iruñea – Nafarroa)
2.- Monte Rainier. Filiberto Capote (San Cristóbal de la Laguna – Tenerife)
300 eta 200 euroko sariak jaso zituzten, hurrenez hurren.
Euskal Herriko paisaiak: 155 egile, 293 argazki.
1.- La Tormenta. Javier Camacho (Iruñea – Nafarroa)
2.- Camino a casa. Angel Benito (Logroño – Errioxa).
300 eta 200 euroko sariak jaso zituzten, hurrenez hurren.
Xabier Ormazabal saria: 161 egile, 285 argazki.
1.- Neila. Benito Cantero (Bergara – Gipuzkoa)
300 euroko saria jaso zuen. Gizakiaren jarduera mendian irudikatzen duten argazkiak saritzen dituzte atal honetan.
Epaimahaia Zarauzko ArgazkilariElkarteko kideek osatu dute, Txema Fernandez, Enrike Benitez etaAndoni Ruiz Etxeberriak osatuta. Epaimahaiak, aurten jasotako lanenkalitatea ”bikaina” izan dela azpimarratu du.
Sailkapena osorik ikusi eta Mendi Astearen nahiz, lehiaketaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, bisita ezazu, Ostadar Mendi Taldearen web gunea.
(1) Munduko paisaiak: Tre cime diLavaredo. Iñigo Cia da Riva (Iruñea – Nafarroa)
(2) Euskal Herriko paisaiak: LaTormenta. Javier Camacho (Iruñea – Nafarroa)
(3) Xabier Ormazabal saria: Neila.Benito Cantero (Bergara – Gipuzkoa)