Jende asko ibili da, asteburuanUrretxun egin den Nabarrherri azokan. Goizeko hamaiketan ireki duteazoka Gernikako Arbola plazan, eta berehala hasi da jendea postuakikusten. Eguerdirako jada, jende mordoxka zebilen, eta urretxuarrekaipatu dutenez, atzo arratsaldean ere bisitari ugari izan zituen.
Nabarrherri elkarteak antolatu duazoka, eta beraien hitzetan “Euskal Herriaren kultura, historia etatalde ondarea jendarteratzeko gunea” izan da azoka asteburu guztianzehar. Azokaren helburua berriz, “euskal kultura eta nafaridentitatea gizarteratzea” da.
Kataluniatik, Bretainiatik,Andaluziatik, Galiziatik, Aljeriatik edota Nafarroatik etorritakoekoizleek jarri dituzte postuak bertan. Aukera ikaragarria dago:goxokiak, etxeko zapatillak, fruitu lehorrak, belarrak, azeitunak,pastelak, pitxiak, sukaldeko egurrezko tresnak, taila lanak,txotxongiloak eta txerrikia erosi daitezke bertan, besteak beste.Ogia ere egin dute, horretarako labeak jarri zituzten GernikakoArbola plazako txoko batean.
Artisauek jarritako postuez gainera,azoka bizia izan da asteburukoa, hainbat ekintza izan baitiraazokaren eremuan bertan. Hala musika emanaldiak izan dira egunero,Joseba Irazoki, Petti, Amaren alabak eta Jean Bordaxar laukotea arituziren. Aipatu behar da, kanpotik etorritako musikariez gainera,herriko taldeak ere aritu zirela azoka musikaz jazten. Lizarriturritxistulari taldea, Sekundino Esnaola Musika Eskolako trikitilariaketa Mendiaraz Anaiak txalapartariak, batzuk aipatzearren.
Hitzaldiak ere izan dira, Nafarroaoinarri izan dutenak. Hizlari lanetan aritu dira Juan MartinElixpuru, Beñi Agirre, Angel Rekalde eta Juan Mari Beltran,besteak beste.
Argazkiak: giro bikaina izan daasteburu guztian zehar azokan
Egilea: Gotzon Araburu