Emakumeen kontrako indarkeriarenaurkako nazioarteko egunak eman zituen bereak.Goizetik izan zirenekintzak Urretxun eta Zumarragan. Eraldatzen elkarteko kideek, mahaiajarri zuten Areizaga-Kalebarrenen, eta tratu txarren aurkakosinadurak eta mezuak bildu zituzten goiz osoan zehar.
Arratsaldean, Urretxu, Zumarraga etaEzkio-Itsasoko udalek deituta, elkarretaratzea egin zen leku berean.Udaletako ordezkariak eta herritar ugari bildu zituen arratsaldekoekitaldiak.
- Ikusi bideoa jarraian:
Berdintasunari buruzko foroa
Berdintasunari buruzko IX. Foroa eginzuten, bestalde larunbatean Eraldatzeneko kideek Zumarragako ZelaiArizti kultur etxean, eta “eduki mamitsua” izan zuela aurreratudute.
Foroa 09:30ean hasi zen, eta hainbatarlotako kideek parte hartu zuten. besteak beste, Irungo alardeariburuz hitz egin zuen kide batek, emakume inmigranteek, Eraldatzenekolehendakariak eta Erick Pescador sexologoak eta soziologoak. Aurten,gizonezkoen rola aztertu dute. Berdintasunaren bidean emakumezkoeketa gizonezkoek egindako lanari erreparatu diote, eta elkarrekinegiteko dauketenari ere bai. Horretarako, gizonezkoek osatutakotaldeekin egin dute topaketa.
Foroan, emakumeen kontrakoindarkeriaren aurka egiten ari direnaz eta egiteko dagoenaz ere hitzegin dute. Bestalde, emakume inmigranteek emakumezkoekin zeinnerabeekin egiten ari diren lana izan dute hizpide.
Argazkia (2): berdintasunari buruzko foroa, larunbatean (Goierriko Hitza)