Diabetesaren Nazioarteko eguna ospatuzen pasa den azaroaren 14an. Horren harira, Urgadiel, Urola GaraikoDiabetikoen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu.
Urtero bezala, azaroaren 13an, gluzemianeurketak egin zituzten Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko guneezberdinetan. Ekimenaren helburua, gaixotasuna gizarteratzea zen, etabizilagunen artean informazioa banatzea. Aurtengoan, ”Diabetesa,ezagutu eta defendatu zerorri” lelopean egingo dituzte ekimenguztiak.
Aurtengo ekintza sortarekin amaitzeko,hitzaldia antolatu dute biharko. Hitzaldia, Zumarragako OspitalekoMaite Arrazola oftalmologoak eta Maider Lasa, Marian Navaridas etaTere Ucín erizainek eskainiko dute. Diabetesak ikusmeneandituen eraginen inguruan azalpenak emango dituzte. Saioa, biharizango da, 19:00etatik aurrera, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.Sarrera doakoa da, eta nahi duen guztia dago, bertan parte hartzeragonbidatua.
Egilea: Gotzon Aranburu