Igogailuak iritzi desberdinak sortuzituen, eta horren adierazle da aurrekontu aldaketa udal gobernuaksoilik babestu izana. Gainontzekoak abstenitu egin ziren: batzuek,igogailua Kalerrotaraino jaitsi dadin nahi dute; besteek aldapa batgustoko zuten eta hirugarren batzuek informazioa gaizki jaso zutelaprotesta egiteko baliatu zuten bozka. Hala ere, aurrekontu aldaketakaurrera egin zuen. Santa Barbara inguruetako bide bat moldatzekodirua (267.000 euro), udaletxeko erreformetakoa (50.000 euro) etatrafiko oztopoak moldatzeko diru-partidaren zati bat (30.000 euro)erabiliko dituzte igogailuaren obran.
Beste alde batetik, Udalbatzakazaroaren 25eko deklarazio instituzionala eta euskararen nazioartekoegunaren gaineko mozio bat ere onartu zituen. Azken honetan, udalakhainbat konpromiso hartu ditu: «bere esku dagoen guztia egingodu bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileeneuskalduntzea bultzatzeko, langile hauen lehen hitza euskaraz izatekoeta udaleko barne funtzionamendua euskaraz izateko. Halaber,Urretxuko udalak euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintzaintegrala garatuko du.
Egilea: Zintzo Mintzo euskara elkartea