Mikel Serrano Zumarragako alkateakjakinarazi duenaren arabera, Eitzaga-berri eremuan 410 etxebizitzaeraikiko dituzte. Lanak udaberrian hasiko ditu Eitzaga-berriPromozioak enpresak, eta lau urtetan amaituta egongo dira. 410etxebizitza horietatik, 224 babes ofizialekoak izango dira.
Hogei familia bakarreko etxebizitzaegiteko asmoa daukate, 154 etxebizitza libre eta birkokatu behardituzten bizilagunentzat 12 etxebizitza egingo dituzte, azken hauekez dira babes ofizialekoak izango. San Gragorion 37. zenbakia dueneraikina botako dute.
Lehenengo urratsa 5.000 metro koadrotikgora dituen eremuaren urbanizazio lanak egitea izango da. Lur azpitikdoazen zerbitzu guztiak ipintzea: ur-hoditeria, argiteria etaestolderiak, besteak beste. Ondoren, gunera sartzeko bidea egingodute. Baina, lan hauek, alkatearen esanetan, «ez diete AntiokoHiribideari, ezta San Gregorio kaleari eragingo». Izan ere,Antioko autobus geltokitik egingo dituzte sarrera eta irteera, «eremubarruko errepideak egingo dituzte».
Eraikuntza lanei dagokienez, lehenengoeta behin, babes ofizialeko etxeak eraikiko dituzte. «Udalareneta enpresa eraikitzailearen arteko akordioaren muina da hori»,argitu du Mikel Serranok. Babes ofizialekoak lur-sailaren goikozatian egingo dituzte. Birkokatu behar dituzten bizilagunenetxebizitzak eremuaren erdialdean egongo dira, eta horieneraikuntzari babes ofizialekoen eraikuntzarekin batera ekingo diote.
Serranok, babes ofizialeko etxebizitzenzati bat alokairurako gordetzeko aukera aurreikusi du. «Horiere hitz eginda dago enpresarekin». Lanen azkeneko fasean,«merkatuaren egoeraren arabera», egingo dituzteetxebizitza libreak eta familia bakarreko etxebizitzak. Eitzaga-berrieremuko urbanizazio osoa 48 hilabetetan amaituta egon beharkolitzateke. «Hala ere, babes ofizialeko etxeetako etabirkokatutako bizilagunak bi urte barru joateko moduan egongo dira».
Egilea: Goierriko Hitza