Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorpailazoen bira berriak “Barre egin” du izena. Hain justu,ikuskizun berria eskaintzera etorriko dira hiru pailazoak larunbathonetan Zumarragara. Kantuz blai egongo da saioa: Txirri Mirri etaTxiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti ezagunezgainera, kanta berriak ere eskeiniko dituzte pailazoek: Zoro Gaitezenedo Zarata Orkestra bezalakoak.
Ordu bete inguruko saioa izango da, etaaipatutako abestiez gain, esketx ezberdinak ere egingo dituzte. Saioguztiak Barre egin leloa izango dute oinarrian, eta haurren partehartzea bultzatzea izango dute helburu. Bihurrikeriak eta adarjotzeakez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste,musika, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute…
Saioa larunbat honetan izango daZumarragako Zelai Aritzi aretoan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak15:30ean jarriko dituzte salgai Zelai Arizti aretoko leihatilanbertan, sarrerak amaitu arte. Gehienez 4 sarrera salduko dirapertsonako.