Udalaren araudi organikoa onartu zutenasteartean, osoko bilkuran, PSE-EEko eta PPko zinegotzien aldekobederatzi bozkekin. EAJ eta Bildu kontra agertu ziren, arautegiakzortzi bozka aurka izan zituelarik. Araudi hau udaleko barnefuntzionamenduari dagokio, udalbatzako kideen eta herritarrenparte-hartzea arautzen duelarik.
Gai zerrendako puntu honek ika-mikasortu zuen, eta baita osoko bilkura luzatu ere. EAJren, Bilduren eta,maiatzeko udal hauteskundeetan bozka gutxigatik udalbatzanordezkaritzarik lortu ez zuen Aralarren arteko adostasuna ageriangeratu zen.
Hiru taldeek udal gobernuak, PPrenbabesarekin, aurkeztutako araudiaren gaineko alegazioak aurkeztudituzte. Guztiek aurkeztutako bi alegazioak ondokoak dira: mozioakaurkezterakoan talde batek baino gehiagok aurkeztu behar izanarenkontrako alegazioa eta ordezkaritzarik lortu ez duten taldeekbatzorde informatzaileetara joateko baimena izatea.
Zeresana eman zuen beste alegazioarekinbat egin zuten hiru taldeek, Aralarrek bere horretan aurkeztu ezarren. Alegazio horren muina da batzorde informatzaileak irekiakizatea, alderdiek eta koalizioek euren adituak bidali ahal izatea,alegia. Onartu zuten araudiari jarraiki, taldeek zinegotzi direnkideak baino ezingo dituzte bidali batzorde hauetara.
Araudiak ordezkaritzarik ez dutentaldeak onartuko ditu, eta Aralarrek parte hartu ahal izango dubatzorde informatzaileetan. Ahotsa izango dute, baina boturik ez.
Osoko bilkuran, gai honi dagokionez,ika-mika izan zen nagusi. Eztabaida maila pertsonalean gauzatu zenzenbait kasutan, eta ez zuen udalaren eguneroko funtzionamenduariburuzko azalpen zehatzak eta garbiak jasotzeko aukerarik eman.Finean, herritarrek bozka eman eta gero gertatzen denaz, hau da,eremu publikoa kudeatzeko moduetaz hitz egiterakoan ez zuten azalpenargirik eman.
Batzorde informatzaileek, udalekoegituraren barruan, proposamenak egiten dituzte. Proposamen horiekosoko bilkurara edo gobernu batzordera eramango dituzte. Araudiberriari jarraiki, batzorde horietan parte hartu ahal izango dutebakarrik ordezkaritza lortu duten taldeen zinegotziak,ordezkaritzarik lortu ez duten taldeetako kideak, beti ere, berenhautagaitza Gipuzkoako Buletin Ofizialean publikatu bada, sailbakoitzari lotutako teknikariak, elkarteetako ordezkariak eta lantzenduten gaiarekiko interesa duten herritarrek, aurretik eskaera egitenbadute.
Aurrekoarekiko aldaketa handiena da,aurrerantzean zinegotzi ez diren alderdietako kideak batzordeetaraezingo direla joan. EAJren ustez hau, «askatasunari hesiakjartzea da» Iñigo Peñagarikano bozeramailearenesanetan. Bilduko Xabier Barriolaren arabera, «udal gobernuakarauak bere komenientziaren arabera aldatu ditu».
Osoko bilkuratan lantzen diren mozioak,gehienetan, gai orokorren ingurukoak izaten dira. Araudi berriarenarabera, mozioak talde baten baino gehiagoren adostasunarekinaurkeztu beharko dira. Arau berri honekin ez ziren ados agertu EAJko,Bilduko eta Aralarreko ordezkariak. Aralarreko Sebas Iturriotzekhitza hartzeko aukera izan zuen.
EAJko eta Bilduko ordezkariekadostasuna bilatu dutela adierazi zuten, baina udal gobernuakproposamen guztiei «ezezkoa» eman diela esan zuten bitaldeetako ordezkariek. PSE-EEko bozeramaile Fernando Fariñasekaraudi berria «legezkoa» dela esanez defendatu zuen. Udalgobernuak egindako araudia legezkoa da, baina lege berdina eskuetan,udalaren funtzionamendurako aukera bat da PSE-EEk, PPren babesarekin,hartu duena. Azken 20 urteetako eredua aldatu dute, oposizioarentzatokerragoa da eta udal gobernuarentzat hobea. Adostasun faltanabarmena izan zen asteartean.
Egilea: Goierriko Hitza