Larunbatean, abenduak 3, EuskararenEguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Aitzakia hori baliatuz,Gipuzkoako Foru Aldundiak Mintzodromoa egitasmoa abiarazi du.Euskaraz egiteko guneak eskainiko dituzte.
Zortzi herritan egingo duteMintzodromoa, horien artean Urretxun eta Zumarragan. Udalak etaeuskaltegiak ari dira ekimena prestatzen. Parte hartzaileak tokipubliko batean bilduko dira, euskaraz egiteko gai jakin batzukhizpide hartuta. Helburua euskararen erabilera sustatzea da.
Urretxun eta Zumarragan larunbathonetan bertan elkartuko dira. Urretxuko udaletxeko atarian bildukodira, 11:30etik 12:30era. 40 lagun inguru batuko dira bertan. Euskaraikasten ari diren pertsonak euskaraz hitz egiten dutenekin elkartukodira, «euskara eta euskaraz partekatzeko» helburuz.Launaka eseriko dira, eta 15 minutu izango dituzte gai bakoitzazmintzatzeko.
Argazkia: mintzodromoa Donostian(utzita)