Adecco Fundazioak eta Arcelor Mittalenpresak antolatuta, egokitutako kirola oinarri duen jardunaldiaegingo da bihar goizean Ispilla kiroldegian. Jardunaldi honek,Zumarragako udalaren laguntza jaso du.
Egokitutako kirola izenez ezagutzendira, ezinduta dauden pertsonek, baliabide ezberdinak tartekopraktikatzen dituzten jarduerak. Biharkoan gurpildun aulkiansaskibaloi eta boleibol saioak egingo dira. Ikusmen arazoak dituztenpertsonei egokitutako zirkuituak ere antolatuko dituzte. AdeccoFundazioko kideak erakustaldia egingo dute kirol hauetan. Era berean,Arcelor Mittal enpresako boluntarioek aukera izango dute kirolhauetan zuzenean parte hartzeko.
Ekimenaren helburua integratzailea da.Alegia, ezinduta dauden pertsonek eguneroko bizitzan orokorrean, etakirolean zehazkiago, dituzten mugak zeintzuk diren ohartarazi nahida. Jardunaldia Zumarragako Ispilla kiroldegian izango da 10:00etatik12:30era. Kirol jarduerekin amaitzean, hitzaldi-tertulia egingo duteparte hartzaileen artean, norberak bere bizipenak kontatu eta goizeanzehar ikasitakoa partekatzeko.