Ohiturari jarraituz, Urretxun urtekobigarren azoka berezia egingo da datorren astelehenean. Tradizioak,abenduko aparteko azoka hileko lehenengo asteartean egin behar deladioen arren, aurten, jai egunak tarteko, astehenera aurreratu daekimena.
Garai batean, hileroko lehendabizikoastearte guztietan elkartzen ziren baserritarrak Urretxuko azokaberezi honetan. Urretxuko baserritarrak ez ezik, ingurukoak erebiltzen ziren bertan, harremanak sendotu eta iritziak elkartrukatzekobilgune zen azoka hau. Denboraren poderioz desagertuz joan zirenhileroko topaketa haiek, baina gaur egunean bi azoka berezimantentzen dira oraindik, martxokoa eta abendukoa.
Abenduko azoka berezia Santa Lutzitakoazoka handiaren atarikoa da. Herrira negu kutsuko giroa dakarrengertaera. Garaiko produktuak salgai jarriko dituzte postu batean etazenbait baserritarrek euren animaliak ekarriko dituzte plazara.Ardiak edota ahuntzak egongo dira ikusgai. Gerturatzen direnbaserritar guztien artean, txakor bat eta lanabesak zozketatuko dira.
Azokari 15:00etan emgo zaio hasiera,beti bezala Gernikako Arbola plazan.
Argazkia: abenduko aparteko azoka, iaz Gernikako Arbola plazan (utzita)