Abenduaren 3an, bihar, alegia,Euskararen Eguna ospatuko da Euskal Herrian. Horren harira, hainbatekintza antolatu ditu Zintzo-Mintzo euskara elkarteak Urretxun etaZumarragan.
Bihar, Euskararen Mintzodromoa izangoda goizean Urretxun. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta zenbait udalekbultzatutako ekimena da hau. Euskara elkarteak berak antolatu ez baduere, ekimenarekin bat egiten du, eta herritarrak bertan partehartzera animatzen ditu. Mintzodromoa, labur esanda, euskaraz hitzegiteko gune bat da. Urretxun, udaletxeko atarian egokituko da gunehori. 11:30etik 12:30era egin da hitzordua, eta 40 batpertsonarentzako lekua egongo da.
Ondoren, Zintzo Mintzo euskaraelkarteak antolatuta Kantu-jira egingo da. Ekimen honetan, euskara elkarteaz gainera, ZU Kantari kantujira taldeak, bertso eskolak, bi herrietako ikastetxeek eta udaletako kultura zerbitzuek ere hartu dute parte antolaketan. Urretxuko Iparragirreplazan emango diote hasiera, 12:30ean, Mintzodromoa amaitu etaberehala. Ondoren, Zumarragako plazan eta Areizaga-Kalebarren plazanegingo dituzte geldialdiak, kantuan Euskararen Eguna ospatzeko.
Baina, ez dira hor amaituko asteburuaribegira antolatutako ekintza guztiak. Izan ere, igandean euskararenaldeko mendi irteera antolatu dute euskara elkarteko kideek, Goierrieta Ostadar mendi elkarteen laguntzarekin. ”Euskaraz bizi nahi dut”lelopean egingo da irteeran. Asmoa, elkartutakoak taldeetan banatueta bi herrietako tonto ezberdinetara igotzea da. Talde bakoitzak,tontorrera iritsitakoan ”Euskaraz bizi nahi dut” lelopean argazkiakaterako ditu. 9:00etan izango da irteera, Areizaga-Kalebarrenplazatik.
Ekimen hauek guztiak guztiz irekiakdira, eta Zintzo Mintzo euskara elkarteak herritar guztiak gonbidatuditu berauetan parte hartzera.
Argazkia: kantu-jira saio bat,Areizaga-Kalebarren plazan (utzita)