Ohitura bihurtu dira dagoeneko, haurreizuzendutako euskarazko filmen emanaldiak Urretxun eta Zumarragan.Abenduan zehar ere, hiru igandetan egingo dituzte emanaldiak.Helburua, etxeko txikienek, euren aisialdian euskaraz egin, etaeuskaraz bizitzea da.
Hil honetako lehenengo emanaldia igandehonetan bertan izango da. Abentura magiko bat filma da proiektatukoden lehena. Adria Garcia eta Victor Maldonadok zuzendutako lana da;2007an Goya saria eskuratu zuen animaziozko filmen kategorian.Euskaraz eskainiko da, eta 80 bat minutuko iraupena izango du.
Filmak Tim du protagonista. Gauarenmisterioak ez zuen Tim kezkatzen. Baina gau batean, izar txiki batzerutik erortzen ikusterakoan, konturatu zen zerbait ez zela berakuste zuen bezalakoa.
Hurrengo bi igandetan izango diragainerako emanaldiak, hilaren 11an eta 18an, hain zuzen. Marmadukeeta Marko Polo, Txanogorritxo dira eskainiko dituzten beste filmak.Guztiak, Urretxuko Labeaga aretoan eskainiko dira, 17:00etan hasita.Beste aldietan bezala, zozketa txartelak salgai izango dira eurobatean.