Urretxuko poteo zaharra berreskuratzekoekimena ezizenarekin, hainbat ekintza antolatu dituzte Urretxukozenbait tabernek. Ekintzak abenduaren 16tik 18rako asteburuangaratuko dira, gehienak kalean, Iparragirre plazan egongo denkarpan. Saio guztiak Motz eta Florida tabernak antolatu dituzte,”Urretxuko alde zaharreko, edo goiko aldeko poteoa berreskuratu etakalean giroa sortzeko helburuarekin”, prentsaurrekoan esan dutenez.
Abenduak 16tik 18ra
Hala, aipatu dugun asteburuari begiraekintza sorta oparoa antolatu dute, ”adin guztietarako eta gustuguztietarako pentsatua”. Hilaren 16an, Ruper Ordorika taula gaineraigoko da Labeaga aretoan. Hodeien azpian bere azken diskoa aurkezteraetorriko da oñatiarra Urretxura. 23:00etan emango zaio hasierakontzertuari. Sarrerak Urretxuko ”goiko aldeko taberna guztietanizango dira salgai datozen egunetan”, esan du Gaizka Oiartzabal,Motz tabernako jabeak. Aldez aurretik 10 euroan salduko dira, etaegunean bertan, leihatilan 12 euro kostako dira.
Larunbatean goizetik ekingo diote egunari. 12:00etan triki-poteoa egongo da alde zaharreko kaleetanzehar. 14:30ean bertso bazkaria antolatu da Iparragirre plazakokarpan. Arkaitz Estiballes eta Xabi Paia arituko dira bertsotan.Bazkari honetarako sarrerak ere tabernetan jarriko dituzte salgaidatozen egunetan. Behin bazkaria amaituta, 17:00etan giza-proba saioaegingo da Barrenkaleko probalekuan, gaztetxearen ondoan. Izazpiemakume proba taldea Markinako Denok-Bat gizon proba taldearen aurkaneurtuko da. Bukaeran, pintxo-poteoa egongo da gerturatzen denguztiarentzat karpan. Egunari amaiera emateko, kontzertuak antolatudituzte leku berean. Herriko Klak!xon, Azpeitiko Egurra eta Kitto etaoraindik zehaztu ez duten DJ baten emanaldia aurreikusi ditzute.Kontzertuak 23:30 aldera hasiko dira.
Igandean ere izango da ekintzarik.12:30ean, aizkora saioa izango da. Gipuzkoako bikotea bat Nafarroakoabikote baten aurka arituko dira. 10 kana erdiko nork denboragutxiagoan moztu izango da erronka. Aizkolari guztien izenak ez daudezehaztuta, baina aurreratu dutenez, Gipuzkoako bikotea osatzen egongoda Xabier Zaldua zumarragarra. Arratsaldean, asteburua amaitzeko,Txan Magoa izango da Iparragirre plazan 18:00etatik aurrera,bere ikuskizun berria eskaintzeko.
Tabernarien elkarte berria
Ekintza guzti hauek xede garbia dute,”goiko parteko tabernetako poteoa suspertu nahi dugu, eta bide batezUrretxun giroa piztu”, esan du Egoitz Mujika, Florida tabernakoarduradunak. Pintxo-potea arrakasta handia izan dela ere gaineratudute tabernariek, ”jendeari zerbait ematen badiozu, hauek erantzunegiten dute”, gaineratu du Oiartzabalek. Horregatik, etapintxo-potearen ekimenean oinarrituta, kalean gauzak egin nahidituzte tabernari guztiak elkartuta.
Baina asmoak kalean ekintzak egitetikbaino haratago doaz, ”urtarrilean, goiko aldeko tabernarien arteanelkarte bat sortzeko urratsak ematen hasiko gara”, zehaztu duOiartzabalek. Elkartuta gauzak errazago egin daitezkeela uste dute,”Urretxuko Aldaparen esperientzia negatiboa izan zen tabernari askorentzat, baina hura ahaztu eta elkartuta gauzak egiteko uneada”, gaineratu du. Horretarako etorkizunean herriko beste zenbaiteragilerekin elkarlanean gauzak egiteari ere ateak irekita utzidizkiete. Era berean, eskerrak eman dizkiete Urretxuko udalari,ekintza guzti hauek antolatzerako orduan eman dien babesagatik.
Argazkia: Egoitz Mujika eta Gaizki Oiartzabal, gaur goizean egin duten aurkezpenean