Arratsaldeko 3etan eman zaio hasieragaur Urretxun abenduko aparteko feriari. Ohitura zaharrei jarraituz,inguruko baserritarrak bildu eta euren kontuez aritzeko baliatu dutegaurko eguna. Baina aparteko feria hori baino gehiago ere bada.Garaiko produktuak salgai daude, Gernikako Arbola plazan jarritakopostu batean. Zenbait baserritarrek euren animaliak ere ekarridituzte plazara. Ardiak edota ahuntzak daude ikusgai. Gerturatzendiren baserritar guztien artean, txekor bat eta lanabesak erezozketatu dira. Argazkian dira aurtengo irabazleak.
Santa Lutziko azoka handiaren atarikoada gaurko feria. Garai batean, hileko lehendabiziko astearteguztietan elkartzen ziren baserritarrak. Harremanak sendotu etairitziak elkartrukatzeko bilgune zen azoka hau. Denboraren poderiozdesagertuz joan ziren hileroko topaketa haiek, baina gaur egunean biazoka berezi mantentzen dira oraindik, martxokoa eta abenduko hau.Aurten, biharkoa jai eguna izaki, astelehenera aurretu dute azoka.
- Ikusi bideoa jarraian:
Argazkia: baserritarrak gaur GernikakoArbola plazan
Egilea: Gotzon Aranburu