Asteartea izaki, ZineKu saio berri batizango da bihar gaztetxean. Argia Gaua deitu diote biharko saioari,izen bereko aldizkariak proposatutako dokumentala eskainiko dutelako.Hain justu, Jon Maiak, Korrika 16rako prestatu zuen Bidaiaintimoak dokumentala izango da biharko aukeratutakoa.
Kanpotik heldu eta euskara ikasidutenei edota hizkuntza galdu eta berreskuratu dutenei omenaldia eginzien Korrika 16k. Helburu horrekin zuzendu zuen Jon Maiak aipatutakolana. Elurretan, errepidean, hondartzan, trenbidean, zubian…urratsak. Euskararantz. Horrelako irudiek ematen diote hasiera Bidaiaintimoak dokumentalari.
Euskara ikasi edo berrikasi, eta hala,hizkuntzaren transmisioa bermatu dutenei egiten die gorazarredokumentalak. Batetik, kanpotik heldutakoei, Euskal Herrira bizimoduhobearen bila etorri eta euskara ikasteko eta erabiltzeko hautua egindutenei. Eta bestetik, bizitzan zehar euskara galdu eta hizkuntzaberreskuratzeko ahalegina egin dutenei.
Saioari 22:00etan emango diote hasieragaztetxean. Beti bezala sarrera doan izango da eta nahi duena dagobertara gonbidatuta.
Argazkia: Jon Maia Bidaia intimoakdokumentalaren kartelarekin eskua (utzita)