Enrique Zaldua zumarragarrak”Hollywood: soledad city. Piztiaren bihotzera bidaia” argazki etabideo erakusketa inauguratu du Zelai Ariztin. Inaugurazio ekitaldiapasa den ostiralean izan zen, eta bere lanak hilaren 18ra arte egongodira ikusgai.
Erakusketaren izenburuak berak dioenbezala, AEBetako hiria du oinarri erakusketak. Zumarragarra, lauurtez bizi izan zen Los Angelesen, eta denbora tarte horretanateratako 100 bat argazkiz osatutako bilduma jarri du erakusgai,orain. Bakardadea hartu du erakusketaren harimutur moduan, dioenez,”bakardadea hiri honekin oso lotuta dagoen kontzeptua delako”.
Erakusketa Zelai Arizti kultur etxekoerakusketa aretoan egongo da ikusgai, hilaren 18ra arte.Astelehenetik ostiralera 17:30-21:00, larunbat eta jai egunetan12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Santa Lutzi egunean, abenduaren 13an,goizez eta arratsaldez 10:00-14:00 eta 18:00-20:30. Argazkiak ikusgaiegoteaz gain salgai daude, interesa eduki dezakeenarentzat.
Argazkiak: Zalduaren erakusketaren biune, pasa den ostiraleko inaugurazio ekitaldian
Egilea: Gotzon Aranburu