Zumarraga eta Urretxuko udaletakoeuskara eta kultura sailek eta Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakorain hilabete inguru abian jarritako Mingainluze lehiaketako finalhandia bihar jokatuko da, 17:00etan, Labeaga Aretoan. Azaroan zeharaurrekanporaketak eta finalerdiak jokatu ostean, ostegunekofinalarekin emango zaio amaiera egitasmo berritzaile etapartehartzaile honen lehenengo edizioari. Guztira, 156 gaztetxokhartu dute parte Mingainluze lehiaketaren lehenengo edizioan, hirukotaldetan banaturik, eta finalean 4 taldek hartuko dute parte,kanporaketa saioetan puntu gehien batu dituzten Triku, Azkarrak,Sorginak eta Euskaditarrak 2 taldeek, hain zuzen.
Izan ere, lau talde horiek izan diraorain arteko onenak, beste hainbat talde indartsu bidean gelditubadira ere. Triku (Maddi Agirrebengoa Tapia, Pello Biain Peñaeta Marta Ibarzabal Fincias), Sorginak (Helene Andola, Ane Larrea etaAinara Gutierrez), Azkarrak (Iker Martinez, Julen Igartza eta OierEtxeberria) eta Euskaditarrak 2 (Alaitz Bereziartu Perez, AimarMurillo Primo eta Martin Sagastibeltza Igartua) taldeek ”sekulakoazkartasuna eta jakinduria erakutsi” dutela esan duteantolatzaileek, eta euren artean erabakiko da nor izango den aurtengoMingainluzeko talderik onena. Talde irabazleko kide bakoitzak,herriko dendetan gastatzeko 200 euroko erosketa txartela irabazikodu. Gainerako talde finalistetako kideek, hainbat produktuz osaturikolote bana ere jasoko dute.
Finalean hainbat proba egin beharkodituzte aipatutako taldeek: Erantzuna emanda, Potokumeak etaEsamesak, lehenengo fasean. Hiru taldek egingo dute aurrera eta Gurpila, Imintzioka eta Tribuaren berbak ariketak izango dituztejarraian. Bi talde onenek, Eroglifikoak eta Zer da zer probakgainditubeharko dituzte irabazlea erabakitzeko.
Amaieran, edozein kasutan, sariak lortuedo ez, Mingainluze egitasmoan parte hartu duten lehiakide guztiekelkarrekin meriendatzeko aukera izango dute, Labeaga aretoan bertan,finala eta gero.
Egilea: Gorka Azkarate