Datorren asteartean, abenduak 13, SantaLutzitako feria berezia egingo da Urretxun eta Zumarragan. Feriarenantolakuntzak, herri barruko trafikoan eragina izango du, egunbertan, eta baita aurretik ere. Hartara, Zumarragako udaltzaingoakdatozen egun eta lekuetan ibilgailuak ez aparkatzeko agindua eman du:
Debekatuta egongo da aparkatzea:
- Urdaneta hiribidean, Artiz auzoan nahiz Filipinar Irlak kalean, abenduaren 11an, 22:00etatik aurrera.
- Kalebarren eta Sorsaluze kaleetan, Euskadi plazan, Legazpi kalean eta Loiolako Iñigoren kalean (La Salleko zubiaren inguruan), abenduaren 12tik aurrera.
Gainera, herritarrei, nahiz feriaikustera kanpotik datozenei jakinarazten zaie, goizeko 8etatikaurrera, herri erdigunerako sarrerak itxi egingo dituztela motordunibilgailuentzako eta Ospitaleko bidea noranzko bakarrekoa izangodela, bertan aparkaleku gehiago ahalbideratzeko.
Bestalde, kotxez etorri nahi dutenentzeko ondoko lekuak egokituko dituzte aparkatzeko:
- Ospitaleko zirkuitoa
- Argixao futbol zelaiaren ondoko lur saila.
- Zumarragako Industrialdea.
- Soraluze kalea elbarrien ibilgailuentzako erreserbatuta egongo da.
Zerbitzu publikoan ere izango diraaldaketak. Hala, udaltzaingotik bertatik jakinarazi dutenez, autobusguztientzako geraleku bakarra izango da, Geltokietako plazan.Legazpi-Ospitalea ibilbidea egiten duen lineako autobusa etaEuskotreneko Zumarraga-Zumaia egiten dituena ere, aipatutako lekuanbakarrik geratuko da.
Ohar moduan, ferian ibiliko direneiarretaz ibiltzeko gomendioa luzatu du udaltzaingoak, egun horretanugaria izaten delako karterista eta iruzurgileen presentzia.Azkenik, trafiko aldetik hartu beharreko neurri guztiak lasaiago etaseguruago ibiltzeko hartzen direla jakinarazi dute udaltzainek,horregatik hauek ulertu eta sortuko dituen arazoengatik barkamenakeskatu dituzte aldez aurretik.