Batetik, urteroko ohiturari jarraituz,bazkariak eskainiko dituzte Amalur elkartean. 13:00etan irekiko dutezerbitzua eta 15 euroren truke, patatak errioxar erara, babarrunak,xolomoa patatekin, oilasko iztarrak saltsan, postrea, edaria etakafea hartzeko aukera egongo da.
Horrez gain, goizean zeharAreizaga-kalebarren plazan postua jarriko dute, pintxoekin,saldarekin eta presoei elkartasuna agertzeko saltzeko materialarekin.Zozketa bat ere egingo dute asteartean. Zozketarako txartelak goizeansalduko dituzte bi herrietako hiru gune desberdinetan. Zozketa ereegun berean egingo dute, 14:30ean Areizaga-kalebarren plazan. Euskalproduktuez osatutako saski bat emango dute saritan.
Egilea: Gotzon Aranburu