Urretxu eta Zumarragako udalek,urtarrilean martxan jarritako antzerki denboraldia amaitzear da.Gaurkoa izango da aurtengo azken emanaldia: Ttanttaka Teatroren No mehagas daño.
Batzuetan pertsonaia bat da, edo gaibat, edo kalean edo telebistan entzundako esaldi bat… Batzuetanbegirada bat da… begi triste batzuk, hauskorrak… lotsatibegiratzen dizutenak… Luisarenak bezala. Horixa izan zen, hainzuzen, No me hagas daño lanaren iturburua. Jendeak antzerkirabarre egitera, edo ahaztera joan nahi du, baina baita emozionatzeraere, norbera ezagutzeko, garrasi egiteko, Luisa bezalako pertsonaieiahotsa emateko…
Ikusle horiek jende-multzo geldiezinaizan daitezke… agian irribarrea, galdutako esperantza eta energiabueltatuko dizkielarik tratu txarrak jasan dituzten emakume horiei,bakarrik senti ez daitezen…
Horixe da gaurko antzezlanak oinarriankontatu nahi duena. Istorioa Fernando Bernuesek zuzentzen du,Donostia Hiria Kutxa Saria irabazi zuen Rafael Herreroren laneanoinarrituta. Maiken Beitia, Kike Díaz de Rada, Olaia Gil,Tania de la Cruz eta Isidoro Fernándezek osatzen dute aktoretaldea.
Emanaldia 22:30ean izango daZumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak salgai izango diraaurretik, 21:30etik 22:30era, leihatilan bertan, 10 eurotan.Pertsonako gehienez 4 sarrera salduko dira.