Santa Lutzi feria ate-joka dugunhonetan, Luzio Gabiria zenaren omenezko bertso jaialdia erehurbiltzen ari da dagoeneko. Aurtengoa, XXIV. edizioa izango da, etabihar, abenduak 10, ospatuko da. Punta.puntako bertsolariak aritukodira kantuan Zelai Arizti aretoan: Andoni Egaña, MaialenLujanbio, Amets Artzallus eta Aitor Sarriegi, hain zuzen.
Laurak ere, goi mailako bertsolariakdira, plazarik-plaza dabiltzanak. Tartean, egungo Euskal Herrikotxapelduna, Maialen Lujanbio, eta aurreko lau txapelketa nagusietangaraile atera zen Andoni Egaña. Amets Artzallus estilo osoberea duen bertsolaria da eta Aitor Sarriegi, abenduaren 18anDonostiako Illunbe zezen plazan jokatuko den Gipuzkoako bertsolaritxapelketa irabazteko faboritoetako bat.
Luzio Gabiriaren omenezko bertsojaialdia, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen du urtero,Zumarragako Udalaren lankidetza eta babesarekin. Luzio Gabiria,herrian bertsozaletasuna sustatzen lan egin zuen lehenengoetarikoaizan zen, eta bere garaian, bertso eskolaren ernamuinari bultzadaeman zion pertsona. Garai batean, gazteentzako bertso sariketenbultzatzaile nagusietakoa izan zen herrian, eta sariketa horietakoaskotan epaile lanetan ibilitakoa ere bai, besteak beste.
Bertso jaialdia, gaueko 10etan hasikoda, eta sarrerak aldez aurretik jarriko dira salgai, 10 eurokoprezioan. Gaur salgai egongo dira aretoko leihatilan bertan 19:30etik20:30era, eta denak agortzen ez badira, larunbatean ere salgaijarriko dira bertso jaialdia hasi baino ordubete lehenago. Bertsojaialdiko gai-jartzaile eta aurkezle lanak Zumarraga-Urretxuko bertsoeskolako kideek egingo dituzte. Saioa hasi baino lehen, zozketarakotxartel bana emango zaio ikusle bakoitzari, eta amaieran gabonetakosaski eder bat zozketatuko da bertsozale guztien artean. Aurten,gainera, baserriko produktu mordoxka izango ditu zozketatuko densaskiak.
Egilea: Urretxu-Zumarragako bertsoeskola