Lau egun besterik ez da falta Urretxueta Zumarragako kaleak bisitari, animalia eta festa giroz betetzeko.Gaur goizean egin dute Zumarragako eta Urretxuko udalek aurten ferianaurkituko dugunaren aurkezpena, Zelai Ariztin.
Unai Badiola, Urretxuko alkateordeaketa feriaren arduradunak Urretxun datozen egunetan izango direnekintzen berri eman du. Urteroko moduan, barazki, fruta eta eztisariketak izango dira. Postuak ikusgai jarriko dituzte, GernikakoArbola plazan. Eskualdeko ezti sariketa egingo da Gipuzkoako EztiElkartearekin lankidetzan. Hiru ezti onenak, Gipuzkoa mailakotxapelketan parte hartzeko txartela jasoko dute. Arabako Errioxakoardo dastatzea ere izango da, goiz osoan zehar Iparragirre plazan.
Kalebarren-Areizaga plazan kapoi etaoilako erakusketa izango da, Zumarragarekin batera. 15 oilako pareeta 25 kapoi pare aurkeztuko dira aurten sariketara. Gainera, motaaskotako artisau produktuak ere izango dira ikusgai Urretxukokaleetan zehar. Aurten guztira 147 postu izango dira Iparragirre etaLabeaga kaleetan, eta Lizeoko jolastokian banatuta.
Kirolak ere izango du lekurik SantaLutzi egunean. Ederrena pilotalekuak hartuko ditu horietako bi.12:30ean, aizkolariak eta harrijasotzaileak ariko dira (Xabier Zalduaaizkolari zumarragarra tartean). Arratsaldean, berriz, profesionalenbinakako pilota partidak izango dira. Bigarren partidan Martinez deIrujo eta Zabaletak, Aritz Lasa urretxuarraren eta Abel Barriolarenaurka neurtuko dituzte indarrak.
Zumarragan izango denaren berriemateko, Mikel Serrano alkateak hartu du ondotik hitza. Aberehazienda erakusketa, salerosketa eta sariketa Urdaneta hiribideanizango dira. Aurten 31 pottoka, Euskal Herriko mendietako 81 zaldieta haragitarako 6 zaldi aurkeztuko dira sariketara. Era berean,barazki, errezil sagar eta fruta erakusketak eta sariketak Euskadiplazan izango dute lekua. Ohi bezala, La Salle ikastetxeko patioannekazaritza tresneriaren erakusketa izango da. Artisauek ere ekarrikodituzte euren produktuak, guztira 310 postu izango dira Zumarragakokaleetan barrena.
Asteburua, girotzen hasteko
Asteartekoegun handiaren aurretik, bai asteburuan eta baita astelehenean ere,ekitaldiak izango dira Urretxun eta Zumarragan. Bihar, Zelai Ariztiaretoan, Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa izango da. AndoniEgaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz eta Aitor Sarriegibeasaindarra ariko dira kantuan.
Etzi, berriz, herri kirol erakustaldia izango da Zumarragako Euskadi plazan. Hiru idi 2.700 kilokoharriarekin, zaldi bat 1.000 kilokoarekin eta 12 laguneko gizontaldea 2.700 kiloko harriarekin ariko dira lehian, 20 minutuan zeinekplaza gehiago egin.
Eta astelehenean, feria egunarenbezperan, Manuel Ruiz Arabar Errioxako XX. ardo azoka egingo daUrretxun. Iparragirre plazan 18:00etatik 21:00etara zabalduko duteazoka, eta udaletxean, berriz, ardo dastatzeak eta horien azalpenakemango dituzte, 20:00etan. Zer ikusi eta gozatua bada beraz SantaLutzi bezperan.
Ingurugiroa zaintzeagatik saria
Pasa den urtean jarri zuten martxan,ingurugiroa zaindu eta mantentzeko baserritarrek egiten duten lanaaitortzeko sariketa. Aurten ere izango du jarraipena “Baserritarranatura zaintzaile” izena eman dioten sariketak, eta Urretxuko,Zumarragako, Legazpiko, Ezkio-Itsasoko eta Ormaiztegiko 54 baserrikjasoko dute saria. Sari banaketa ekitaldia Legazpin egingo da,abenduaren 17an goizeko 11etatik aurrera udaletxean.
Egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.
Gaiarekin lotutako albisteak: Santa Lutzi eguneko feriak herribarruko trafikoan eta zerbitzu publikoan eragingo du
Egilea: Gotzon Aranburu