Eguzkiari bezala, jendeari ere kostatu egin zaio gaur Urretxuraeta Zumarragara etortzea, baina kaleak, pixkanaka jendez betetzen aridira. Eguerdira bitartean, ganadua, barazkiak, baserriko lanabesak,kapoiak, eztia, sagarrak edota artisau lanak ikusgai eta erosgaiegongo dira Urretxuko eta Zumarragako Santa Lutzi azokan. Traturakoazken urteetan indarra galdu badu ere, goizean goizetik ikuszitezkeen abeltzainak, animalien prezioak ahotan, negoziatzen. Guztira, 166 abelburu saldu dituzteazokan. Moxalak izan dira gehienak, ferian zeuden 111 moxaletatik 72.Salmentak, batez ere, goizeko hamarretatik aurrera egin dituzte.Moxalen atzetik, astoak (27) eta ahuntzak (29) saldu dituzte gehien.
08:00etan hasi da feria, etatxistulariak eta trikitilariak kaleak girotzen aritu dira. 12:30eanherri-kirolak izan dira Ederrena pilotalekuan, eta 13:30ean azokakolehiaketetako sariak banatu dituzte, tartean, zaldi, behor eta moxalonenarenak.
Pottoka sariketa:
- Zaldia. Begoña Ibarguren (Zizurkil), Jose Javier Ormazabal (Segura) eta Jesus Mari Mendia (Bergara).
- Behorrak. Begoña Ibarguren (Zizurkil), Jesus Mari Garmendia (Belauntza) eta ZAPE (Zaldibia).
- Urteko moxala. ZAPE (Zaldibia), Jesus Mari Mendia (Bergara) eta Luis Uzkudun (Errezil).
Euskal Herriko mendiko zaldia:
- Zaldia. Biktoriano Urrestarazu (Idiazabal), Jose Luis Imaz (Idiazabal) eta Aitzol Mendizabal (Idiazabal).
- Behorrak. Josu Izarra (Bitoriano), Oskar Otxoa (Bitoriano) eta Arantza Eizmendi (Amezketa).
- Urteko moxala. Biktoriano Urrestarazu (Idiazabal), Mª Karmen Agirre (Azpeitia) eta Aitzol Mendizabal (Idiazabal) Haragitarako zaldi aipagarriena: Patxi Legarra (Zuazu Arakil).
- Zumarraga, Urretxu, Ormaiztegi, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Gabiriko abere talde onena: José Ramón Peñagarikano (Gabiria).
Fruta eta barazki sariketak:
Zumarraga
- Fruta sariketa. Maddi Peñagarrikano (Hernani) eta Anjel Arregi (Antzuola).
- Eskualdeko sorta onena. Maria Ertxezarreta (Gabiria) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Barazki sariketa. Alejandro Arrieta (Markina) eta Santos Duñabeitia (Berriz).
- Eskualdeko sorta onena. Maria Etxezarreta (Gabiria) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Errezil sagar sariketa. Anjel Arregi (Antzuola) eta Maddi Iradi (Hernani).
- Eskualdeko onena. Maria Isabel Zumalakarregi (Gabiria) eta María Etxezarreta (Gabiria).
Urretxu
- Fruta sariketa. Maddi Iradi (Hernani) eta Mª Arantzazu Jauregi (Arama).
- Eskualdeko onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Barazki sariketa. Arantza Jauregi (Arama), Jose Lonbide (Aramaio) eta Iñaki Soraluze (Azkoitia)
- Eskualdeko onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
Oilasko sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Oilasko Sariketa. Josu Pagoaga (Mutriku), Jose Inazio Egurza (Aia) eta Maritxu Alberdi (Aizpurutxo).
- Arraza Arrunteko Oilasko Sariketa. Aitor Otamendi (Abaltzisketa), Jose Luis Elgarresta (Urretxu) eta Quintin Garmendia (Urretxu).
Kapoi sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Kapoi Sariketa: Mari Carmen Egurza (Aia), Nekane Gonzalez (Aia) eta Nekane Gonzalez (Aia).
- Arraza Arrunteko Kapoi Sariketa: Quintin Garmendia (Urretxu), Mª Lourdes Mintegi (Urretxu) eta Jose Luis Elgarresta (Urretxu).
Ezti sariketa:
- 1. saria: Josune Epelde (Urretxu)
- 2. saria: Eva Maria Aztiria (Legazpi)
- 3. saria: Jose Antonio Ramos (Zumarraga)
Ardo lehiaketa:
- Bodegas y Viñedos Artuke (Baños de Ebro).
Urretxun guztira 147 postu jarridituzte. Gernikako Arbola plazan ogia, gazta, eztia eta bertako bestezenbait produktu saldu dira. Iparragirre plazan ardoa, Iparragirrekalean artisautza produktuak, Areizagan eztia eta Labeaga kaleanarropa, larruzko gauzak, liburuak, musika…
Zumarragan beste hainbeste. 310 postuizan dira eta denetarik pixka bat ikusi eta erosteko aukera izan da:barazkiak, fruta, erroskilak, eztia, fruitu lehorrak, hestebeteak,landareak, otarrak, turroiak, artisautza produktuak, nekazaritzarakomakinaria, burdingintzarako gailuak eta abereak, noski.
Informazio gehiagorako santalutzi.comweb gunea bisitatu dezakezue.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, profesionalen arteko pilotapartidak egingo dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Martinez deIrujo eta Zabaleta Aritz Lasaren eta Barriolaren aurka ariko dirahemen. 18:00etan, Idi-probak izango dira Zumarragako Euskadi plazakoprobalekuan, Egoitz Armaolea (Balentiña jatetxea), FernandoSalegi eta Paulo Aranberri (Urzabaleta) arituko dira beren idipareekin.