Euskadiko nekazal eta ganadu feriagarrantzitsuenetakoa da gaur Urretxun eta Zumarragan egiten ari denSanta Lutzi egunekoa. Bertako nahiz kanpoko bisitari ugari erakartzenditu azokak, eta ganadu eta nekazal produktuen sariketagarrantzitsuak burutzen dira.
Historiari erreparatuta, ErdiArokoak dira Santa Lutzi eguneko feriari buruz aurkitu diren lehenzantzuak. XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatu zen feria, bainaordutik aurrera, Zumarragan ere hasi ziren postu ezberdinak kokatzen.Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, hala ereZumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiagokokatzen ziren bere lurraldean. Honela joan zen feria UrretxukoAldapatik Zumarragako kaleetara luzatzen. Zabalkunde honekin bateragehitu zitzaizkion abereen erakusketak, ordura arte garaikoproduktuen azoka zenari.
Ordutik Urdaneta hiribidea bihurtu daganadu feriaren kokaleku. 1979. urtean geltokietako plaza bihurtuzen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirelaeta, 1987. urtean Urdaneta hiribidera bueltatu zen.
Santa Lutzi gaur egun
Urteetako tradizioa du gaur egun egitenden feriak, eta azken urteetan, egitarauak berak ere aldaketa gutxiizan ditu. Azken urteetako aldaketarik nabarmenena 2008an egin zen.Ordura arte egin ziren lehiaketak desagertu, eta sariketak ezarriziren. Lehiaketaren eta sailkapenen formula erabili ordez sariketakegingo dituzte sail denetan, parte-hartzaileen artean lehiakortasunikez sustatzeko. 2007an barazki eta frutetan ezarri zen lehen aldizsariketaren formula, eta urte bat beranduago azokako sail guztietara,ganadu, errezil sagar, kapoi, oilasko, etab-era zabaldu zen.
Bestetik, Santa Lutzi eguneko argazkirallyan ere izan da aldaketarik. Ohiko argazkiak jasotzetik, argazkidigitalak biltzera pasa ziren 2008an. Sei argazki digitalez osatutakobildumak saritzen dira ordutik. Gaur, 9:00-10:00etara eman beharkodute izena parte hartzaileek Urretxuko kultur etxean. Larunbatean,hilaren 17an emango du epaimahaiak argazki lehiaketaren epaiarenberri; sari banaketa hilaren 21ean egingo da Aizpurunea kulturetxean, Urretxun, 19:00etan.
Gainontzean, ohiko erakusketak jantzikodituzte kaleak aurten ere. Zaldi-hazienda nahiz bestelako abereenerakusketa eta sariketa Urdaneta hiribidean izango da. Nekazaritzakotresnen feria, La Salle -Legazpi ikastetxeko patioan kokatuko da.Fruta eta barazki sariketak Urretxuko Gernikako Arbola plazan, etaerrezil sagar, fruta eta barazki sariketak Zumarragako Euskadiplazan. Eskualdeko ezti sariketa ere izango da aurten, parte hartukoduten eztiak Areizaga plazan izango dira. Oilasko eta kapoi sariketaaldiz, Kalebarren-Areizaga plazan lekutuko da. Leku berean egingo daoilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti, ardo eta ganadusariketetako sari banaketa, 13:30etik aurrera.
Era berean, artisautza postu ezberdinakizango dira bi herrietako kaleetan zehar, 310 Zumarragan eta 147Urretxun. Kirol erakustaldiek ere izango dute lekua. Aizkolariak etaharri jasotzaileak izango dira goizean Ederrena pilotalekuan, etaartzain txakur erakustaldi komentatua egingo da eguerdian Zubimusuplazan. Arratsaldean, profesionalen arteko pilota partidak hasikodira 17:00etan, Ederrenan. Gorka-Merino eta MendizabalIII-Peñagarikako bikoteak neurtuko dira lehenengo partidan,Mtez. de Irujo-Zabaleta eta Aritz Lasa-Barriola bigarrenean.18:00etan idi-probak hasiko dira Euskadi plazan.
Egitaraua osorik ikusteko egin klikhemen.
Argibide eta informazio gehiagora bisita ezazu Santa Lutzi eguneko web gunea.