Gaur hasi eta abenduaren 23ra martxanizango da merkatariek Gabonetarako urtero antolatzen duten kanpaina.Ohi bezala, Olentzero erraldoi bat jarriko dute Areizaga-Kalebarrenplazan. Hala, aipatutako egunetan Bi-Tarteaneko dendetan erosketakegiten dituzten bezeroek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute.
Aurten gainera,Olentzerori opariak bilatzen laguntzeko aukera ere izango da. Horretarako,txartel bat dago eskuragarri Bi-Tartean elkarteko dendetan. Txartelhorretan, aurkitu beharreko opariak zeintzuk diren zehazten da. Behinopariak identifikatuta, parte hartzen dutenek dendetara sartu,opariak aurkitu eta txartelean dagokion zigilua jarri beharko dute.Behin opari guztiak aurkitutakoan, txartelean izen-abizenak etatelefono zenbakia jarrita, Olentzeroren poltsan sartu beharko da.Parte hartzen dutenak, bizikleta baten zozketan sartuko dira. Ekimenhau Urretxu eta Zumarragako udalek, Bi-Tartean elkarteak, Uggasa etaMerkataritzako Dinamizazio Bulegoak elkarlanean antolatu dute.Aurreko urteetan antolatu ziren Krisma Ibilbidea eta GabonetakoErakusleiho Lehiaketan ordez antolatu da ekimena.
Zozketak, erosketa baleena eta bizikletarena abenduaren 23an egingo dira,20:00etatik aurrera Areizaga-Kalebarren plazan. Zozketen aurretikkale ikuskizun bat eskainiko da. Gabonei begira Bi-Tarteanek ekintzagehiago ere antolatu ditu, hala, hilaren 27tik 30era EguberrietakoHaur Parkea izango da, txikienei zuzenduta Zumarragako Euskadiplazan.