Igande honetan egingo du Goierri kirolelkarteko mendi sailak, urte honetako azkeneko irteera. Donostialdeaaukeratu dute, azken txango honetarako. Donostiatik abiatu etaAstigarragan amaituko dute ibilaldia, tartean Txoritokieta (318m) etaSantiomendiko (296m) gainak egingo dituztelarik. Txoritokietangotorlekuaren harriak eta Santiomendin Santiagoko baseliza ezagutzekoaukera izango da, besteak beste.
Ibilbidea egiteko samurra dela adierazidute Goierritik, edonorentzat aproposa. Gainera, azkenekoa izanik,denboraldi bukaerako bazkaria egingo dute Astigarragan.
Goizeko 8etan egin dute hitzorduaigandean, ohi bezala Goierri kirol elkatearen egoitza ondoan.Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 15.Aldez aurretik izena ematea komenigarria da. Informazio gehiagorakoGoierriko mendi sailaren web gunea bisitatu daiteke.