2010ean sortu zen, ”Baserritarranatura zaintzaile” saria, Santa Lutzi feriaren testuinguruan.Sariak, Goimen elkarteak sustatu zituen, Legazpi, Zumarraga, Urretxu,Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalek lagunduta. Sari honekin,Goierriko zenbait herritako baserritarrek ingurua zaintzeko etamantentzeko egiten duten lana aitortu nahi da. Aurten bigarrenezerrepikatuko da sari banaketa, eta Legazpi, Zumarraga, Urretxu,Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 54 baserritarrei emango zaie sari bana,larunbat honetan.
Bi sari mota izango dira, bata 1.000eurokoa, nekazal lanetik bizi diren baserriei zuzenduta, eta 300eurokoa bestea, nekazaritzatik ez ezik, beste zenbait jardueretatik bizidiren baserrientzat. 18 dira lehenengoan sailatuak, eta 36bigarrengoan.
Jarraian, sarituko dituzten baserrienzerrenda:
- Urretxu (8): Nekazaritza alorrean sarituak Donardegi, Agerre, Iturbe-beheko eta Beain / Askotarikoak sailean sarituak Zuloaga, Ipeñarrieta, Erratzu Goiko eta Larreaga.
- Zumarraga (13): Nekazaritza alorrean Oraa goikoa, Aitza, Saltsamendi eta Sagaspe / Askotarikoak sailean Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa eta Agerre.
- Legazpi (21): Nekazaritza alorrean Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatza, Arizti-Goikoa, Egizabal eta Erraizabal / Askotarikoak atalean Agirrezabal, Biurrain, Aguirrezabal, Elortza, Zelanda bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta eta Muru.
- Ezkio Itsaso (8): Nekazaritza alorrean Garaion bekoa eta Hariztizabal / Askotarikoak atalean Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zela, Igartza eta Urteaga.
- Ormaiztegi (4): Nekazaritza alorrean Olabarrieta-txiki / Askotarikoak atalean Udabarro Azpikoa, Iraegi eta Lizarralde.
Aurten, iaz baino 10 gehiago izangodira saria jasoko dutenak. Sari banaketa ekitaldia, Legazpikoudaletxean izango da, larunbat honetan, 11:00etatik aurrera.
Argazkia: Urretxuko Donardegi baserria(utzita)